BILBO. Ugao-Miraballeseko Udalak, adikzioak saihesteko heinean, plan berri bat abiarazi du. Horretarako, neurriak hartu ahal izateko, lehendabizi herriaren egoera ikertu beharko du. Plana 2020. urte hasi arte iraungo du.

Udalak 2004-2008 urteetan zehar Droga-Menpekotasunei buruzko plan bat izan zuen.Plan berri honek beste adikzio mota batzuk barne hartzeaz gain, gazte, familia,erakunde eta elkarteen parte hartzea ere sustatuko du.

“Diagnostiko honek gureudalerrian drogen kontsumoarekin lotutako arriskuen errealitatea ezagutzeko baliokodigu eta etorkizunean, osasunerako prebentzio, sentsibilizazio eta hezkuntza arloetangaratu daitezkeen neurri zehatzak dituen ekintza planak definitzeko” adierazi du EkaitzMentxaka Ugao-Miraballesko alkateak.

Hori dela eta, datozen hilabeteotan hainbat “focus group” egingo dira udalerriko gizarteordezkaritza zabal batekin. Halaber, drogen eta substantziarik gabeko beste adikziomota batzuen (bideojokoak, sare sozialak, zorizko jokoak eta apustuak?) kontsumoenazterketa egingo da udalerriko bigarren hezkuntzako ikasleen artean.

Udalak plan berria 2020an ezarri ahal izatea aurreikusten du. Etorkintza Fundaziokoprofesional talde bat arduratuko da diagnostikoa egiteaz eta datozen urteotangaratzeko lehentasunezko esku-hartze lerroak ezartzeaz. Aipatutako plan hauburutzeko, Udalak 8.820 euro bideratuko ditu.