ARRIGORRIAGA. Arrigorriagak Etxebizitzari buruzko informazio bulegoa irekiko du hurrengo astelehenean, hilak 16, euren herritar gazteenei etxebizitzari buruzko aholku eta gomendioak emateko. Bulegoa Arrigorriagako Gaztegunean egongo da. Abusuko bulegoa asteartean zabalduko ditu ateak, hilak 17, eta zentro soziokulturalean egongo da kokatuta. Proiektua orain dela sei hilabete, martxoan, abiarazi zuten Udalak eta Integrando Fundazioak.

18 eta35 urte bitarteko gazteei zuzenduriko bulego hau Arrigorriagako Gazteguneankokatzen da, eta astearte zein ostegunetan egoten da zabalik. Abusuren kasuanhilabetearen lehen eta hirugarren asteazkenean egoten da zabalik. Iraileanzehar jendearentzako arreta ordutegia Gaztegunean 16:00etatik 20:00etara, etaAbusun 17:00etatik 21:00etara izango da. Urritik aurrera ordutegia 17:00etatik21:00etara izango da, bai bulego batean zein bestean.

Bertanematen den aholkularitza eta informazio zerbitzuak hainbat alor hartzen ditubere gain: Alokairua zein erosketari, (BOE) Babes Ofizialeko Etxebizitzensarbide baldintzak, etxe bat erosi edo alokatzean ordaindu beharreko zergak,etxebizitza kontuei buruzko nondik norakoak, hipoteka mota ezberdinak...

Zerbitzuhauez harago, sare sozialean bidez ere lanketa berezia egiten da gazteenemantzipazio aukerekin zerikusia duen informazioa kaleratuz, dela Etxebide,egunkari edo web espezializatuen bidez? Helburua etxebizitzarekin lotutakoberritasunak gazteei helaraztea da.

Interesadaukan edonork bai Gaztegunean zein Abusuko Zentro Soziokulturalean aurkitukodu bulegoa zabalik esandako ordu eta egunetan, eta badago, baita,etxebizitza@arrigorriaga.eus