Gernika-Lumoko merkataritzari hauspoa ematen

GME-k eta Maierrek akordioa sinatu dute: 20 urte bete dituzten bazkideek 50 euroko bonuak izango dituzte

14.01.2022 | 00:27
Muniategi eta Kortabitarte.

Gernika-Lumoko Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzu Enpresen Elkarteak (GME) eta Maier koperatibak lankidetza-akordioa sinatu dute, eta, horren bidez, 2020an eta 2021ean bazkide lez hogei urte bete duten kooperatibako bazkideek 50 euroko erosketa-bonuak jaso dabez opari modura, "Gernika-Lumoko merkataritzan eta alkartutako herriko ostalaritzan kontsumitzeko".

Enpresaren eta zerbitzuen sektorearen arteko lankidetza-gaitasunaren "erakusgarritzat" jo dute akordioa, eta honek agerian jartzen du "Maierrek bere ingurunearen suspertze sozioekonomikoagaz daukon konpromisoa, bi erakundeen ikuspegi eta inplikazio sozialaren adibide izateaz gain". Kooperatiba 1973 urtean jaio zen, eta Europako liderrak dira plastikozko piezen dekorazioan, eta automobilgintza-industriarako injekzio-molde konplexuak ekoizten. Gernika-Lumotik oso hurbil du zentro nagusia, Ajangizen, eta hinbat herrialdeetan ditu fabrikak, besteak beste Erresuma Batuan edo Txekian, adibidez. Mondragon kooperatibaren parte nabarmen da.

Gernikako Merkatari Elkatuak elkarteak "dinamismoa" erakutsi du azken urteotan, non koronabisurak eragindako oandemiak gogor jo du Gernika-Lumokok merkataritza-sarea, nahiz eta EAEko dentsitate handieneko herriko merkataritza eta ostalaritza duen. Udalaren arabera, markataritza-sektore garrantzitsua duen herria da, eta honek 400 lapostutik gora eragiten ditu. Bada, Gernika-Lumoko Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzu Enpresen Elkarteak "ekimen propioekin eta udalen lankidetza-akordioekin" hainbat egitasmo antolatu ditu.

Akordio garrantzitsua


"Maierrek Busturialdean eta, zehazki, Gernika-Lumon trakzio-industria eta enplegu-sortzaile lez egin dauen ibilbidea eta bere errotze maila dela eta, inplikatu egin gara eta inguruko zerbitzuen eta ostalaritzaren sektorearen ahalegina babesten dugu. Erosketa-bonuak sortzeko ekimenetan GMEk izan duen esperientzia eta ezagutza aukera ona iruditu zaigu herriko ekonomiaren geure bokazio dinamizatzailea alkarteagaz batzeko", azaldu du Koldo Kortabitarte Maierko presidenteak. Bestetik, GMEko ordezkariek ere pozik agertu dira. Bere presidente Gaizka Muniategiren esanetan, "garrantzitsua" da sortutako sinergiei hauspoa ematea, "tokiko kontsumorako pizgarrien bidez, lanpostuak mantentzeko eta geure jarduera sozioekonomikoa suspertzeko".

noticias de deia