Iragandako garai bateko Gernika-Lumo ikusgai da erakusketa baten, non herritarrek "gure aitite eta amonen gernikarrean bizipenak ikusi ahal izango dituzten". 1937 urteko apirilaren 26ko bonbardaketaren osteko garaiei errepasoa egiten die Gernikazarra Historia Taldeak artxiboetatik atera dituen irudiekin osatutako mostrak, non urte latzak izan zirenak iruddikatzen diren. Txikituta geratu zen udalerria berriz ere zutik zen, nahioz eta Gerra Zibila irabazi zutenen esku zen. Artekalen ikusgai da erakusketa, herrutar guztien begipean. Egunerokotasuna dute gai nagusi, bizimodua ikustarazteaz gain kultur-ekintzak erakustea duelarik helburu, 1937ko bonbardaketaren berreraiketa erakusteaz gain, gernikarren bizimodua erakustea xede duelarik. Datozen egunetan ere ikusgai izango da mostra, nahiz eta hilabete honen erdialdean erretiratuko dituzten ezarritako irudiak.

Artxiboetara jo izan dute Gernikazarrakoek, erakusketaren muina sortarazteko. Aldez aurretik ere, historia elkarteak tankera honetako erakusketarik egin du, "nahiz eta irudiok oraingoan erdiguneko txoko baten erakusten ditugun. Jende nahikoa ibiltzen da erdiguneko Artekaletik, eta euren arkupeetan jarri ditugu. jendearentzat ikusgai izateko". Iraganean Bekearen Museoa Fundazioak argitaratu zuen liburuxka batean batu zituzten argazkiak. "Hiriaren berreraiketaren urteak erakutsi nahi ditugu", diotenez, eta lehenengo parte honetan "40-50 urteetako zenbait irudiren bidez gerra osteko Gernika-Lumo erakutsi nahi dugu", diotenez. "Eguneroko zereginetan barrena diren gernikarrak irudikatu nahi izan dituzte, hainbat alorretan, Merkataritzako irudiak -dendak eta tabernak- dira nagusi, nahiz eta badiren ere jaiei buruzkoak, erlijiosotasuna irudikatzen dutenak, baita frontoian egiten ziren emanaldiei buruzkoak ere. "Denetariko irudiak bildu nahi izan ditugu, herriaren ikuspegi global bat eratzeko".

%80a txikituta

Garai latzak izan zien bonbardaketaren osteko hamarkadetakoak, berreriketaren aroa. Kontutan izan behar da Gernika-Lumoko eraikin gutxi geratu zirela zutik, inongo kalterik gabe. Batez ere, enpresak izan ziren zutik mantendu ziren eraikinetako bakarrak: erdigune guztian askotarikoak izan zirelarik apurketak. Administrazioak okupatzen zituen eraikinak ere salbu atera ziren, baina etxebizitzak hartzen zituztenak guztiz apurtuta geratu ziren. Udalaren datuen arabera, "Gernika-Lumoren %80a txikituta geratu zen. berreraiki beharra izan zelarik". Egoera honek herriaren morfologia erabat aldatu zuen, gune berriak ireki zirelarik eta urte luzeetan ezagututako txokoak erabat aldatu zirelarik. Oso eraikin gutxi izan ziren errespetatuak. Eta hauek ere dira erakusketaren muin.

Datozen egunetan kenduko dute Gernikazarrakoek gaur egun ikusgai den erakusketa. Hala ere, antzinako Gernika-Lumo erakusgarri jarri dute, "ahaztutako herri baten zantzuak" irudikatuz. Ia ehun urte bete dituen Gernika da ikusgai, orduko herritarren bizimodua erakusten delarik. "Eguneraokotasuna" izan dute jomuga. Gernika-Lumoren historia luzearen adierazgarri den aro bateko irudikapenak ikustaraziz.