Bolondres egiten dute lan, eguneko 24 orduetan prest izanda. Eta iazkoan lan eskerga izan zuten Bermeoko Herri Babeseko langileek. Izan ere, mota guztiko 32 suteetan izan ziren presente, Bizkaiko Foru Aldundiko Suhiltzaileak heldu orduko hainbat gertaretan lanean. Ematen duten erantzuna berebizikoa da, gertaeraren arriskuak txikiago-tzeko batez ere, baina baita segurtasuna handitzeko.Hirigune zein landaguneetan behsr bezalako lanak egiteko beti dira prest Herri Babeseko bolondreak, eta iazkoan ere hala izan zen. Eurek pilatutako datuen arabera, suteak 32 izan ziren, eta horietako bost alarma faltsuen osteko irteerak izan ziren. Instalazio elektrikoen kontura, beste zor-tzi irteera egin zituzten eta azkenik, landaguneetako errepideetan pilatutako arbolen kasuan beste 19 irteera egin behar izan zutuzten, ibilibideak oztopatzen zituzten elementuak erretiratzeko.

Egoera txarrean diren eraikinetako kontrola ere egiten dute erakundetik, beti ere bermeotar baten eskaripean. Eta hala izan zen 43 kasutan. Urtean izandako irteera gehienak izan ziren, eraikinetatik jausteko arriskuan ziren elementuak erretiratuz. “Horretan egin dugu lan gehien, ia egunerokotasunean izan baitugu zerbait erretiratzeko. Arriskua sahiesten aritu gara, gero elementua eroriko balitz zalaparta handiagoa egongo litzakeelako”, gaineratu dute Herri Babesetik.

Bestetik, Bermeon diren beste zenbait puntutan ere aritu dira, seghurtasun protokoloak bete eratzen adbibidez. Eta arriskurik bada udalerrian, hauxe itsasoak eragindakoa izan leike. “Itsaso zakarra dagoenean porturako sarbideak itxi egiten dira, arriskua txikiagotuz”, diotenez, Baina Herri Babesa prest izaten da edozein arriskuri aurre egiteko, eta iazkoan 16 aldiz aritu ziren denboraleek sortutako kalteak konpon-tzen. Oraingoan, hala ere, Gaztelugatxeko ingurua itxita izan denez, bertan egindako larrialdiak asko gutxitu dira. Zazpi pertsona baino ez dituzte artatu.

Istripuak

“Askotan ere, preben-tziozko larrialdiak izaten ditugu, hau da, sortu baino aldez aurretik eragozten saiatzen garenak”. Eta horitako 31 kasutan izan dira Herri Babesekoak. Euren zereginen artean ere listorren habiak ken-tzea izaten da, eta 15 larrialdi artatu dituzte, “zegoen arriskua ezerezean uzten”. Azkenik, arrsikuan ziren zazpi gidari atenditu dituzte, baita arrisku egoeran ziren horrenbeste animaliaren kasu artatu ere.