“Mundu zoragarri” bat ezagutzeko gonbitea egin dute Urdaibai Bird Centerreko arduradunek, azken urteetan martxan duen ekimen bati esker. Inguruko Hegaztiak da berau, Urdaibaiko Biosfera Erreserba eta inguruetan negu aldean aritzen diren hegaztien ezagutza handitzeko proposamena zabaldu dute, lau haizeetara, Gautegiz Arteagako Orueta paduraren gainean ezarritako zentroak. Izan ere, kilometro luzeak egin ostean, asko dira gure inguruan negua pasatzen dute hegazti txikiak. Eta beste espezie handi batzuen aldean, oharkabean pasatzen dira gure albotik. “Egiteko oso erreza da, eta zure ingurua hegazti txikien presentziarekin alaituko duen ekimena izango da”, gaineratu dute ornitilogian aditua den zentrotik. Jana emateko lekua izatea baino ez da behar, eta nahi dutenek, euren aurekikuntzei buruzko datuak ematea.

Europako iparraldean oso errotua den ekimena da, izan ere, negu partean milaka familiek hartzen dute parte. Inguruko Hegaztiak ekimenarekin “gure lorategietatik gertu dauden basa-hegaztiak ezagutu ahal izango dituzu”, diote Urdaibai Bird Centerretik. “Gailu erraz batzuk jarriz (neguko janlekuak), neguan hegaztiak erakartzea lortuko duzu, eta gure ingurune hurbilean elika-tzea ahalbidetuko duzu. Egun gutxiren buruan, gure lorategietan hegazti txikien presentzia handiko dinamika sortzea lortuko duzu”, adierazi duten arabera. “Hegazti horiek nahikoa elikagai izaten dute udaberrian eta udan, nahiago izaten baitute inguruan arazorik gabe aurkitzen dituzten intsektu eta fruituez elikatzea. Hala ere, neguaren hasieran, hegazti txikiak guk jarritako janlekuetara joango dira, neguaren gogortasunari aurre egiteko”. Aurten planteatzen dugun proiektua urtero bezala irekitzen zaie parte hartu nahi duten ikastetxeei, bai eta banaka parte hartu nahi duten familia edo pertsonei ere.

Aurten ere proiektuari buruzko atal bat jarriko da martxan gure webgunean, birdcenter.org/es/educacion/inguruko-hegaztiak helbidean. Eta bertan “parte-hartzaileek proiektuari buruzko informazio guztia aurkituko duzue, baita izena nola eman ere, eta Facebook kontu bat ere, janlekuetara hurbiltzen doazen hegaztien ikuspenak, argazkiak eta bideoak erakusteko”. Hala ere, parte-hartzaileek ere zenbait beharrizan bete beharko dituzte: besteak beste, “gune fisiko bat izatea, ahal dela berdegune batetik gertu, janlekuak balkoi edo terraza batean ere jar daitezke”. Bestetik, “hegaztien-tzako janlekuak ipintzea eta janariz hornitzea, hala nola pipak, kakahueteak, koipe-bolak, etab”. Berauek, bai gune fisikoa eta janaria, “Urdaibai Bird Centerren dendan erosi ahal izango dituzu produktu horiek, eta, horrez gain, bi salmenta-gune ditugu inguruan: Gernikako San Isidro kooperatiba eta Murueta lorategia”.

Parte-hartzea

Orain duela urte batzuk jarri zuten martxan Urdaibai Bird Centerretik ekimena martxan. Eta orain arte arrakastatsua izan dela irizten diote. Berrehun familia eta norbanakok hartu dute parte ekimenean, eta jasotako datuak oso probetxugarriak izan dira. Besteak beste, eskolak eta hekuntza zentroak dira parte-hartzaile, baita Busturiko Arrotegiko zaharretxea. Aurentoan jasotako zenbakiak hobetzea dute helburu nagusi, haiz eta urtean.urtean datuak oso ezberdinak izaten diren.

Ekimena

Neguan. “Hegaztiek nahikoa elikagai izaten dute udaberrian eta udan, nahiago izaten baitute inguruan arazorik gabe aurkitzen dituzten intsektu eta fruituez elikatzea. Hala ere, neguaren hasieran, hegazti txikiak guk jarritako janlekuetara joango dira, neguaren gogortasunari aurre egiteko”.

Parte hartu. Berrehun familia eta norbanakok hartu dute parte ekimenean, eta jasotako datuak oso probetxugarriak izan dira. Besteak beste, eskolak eta hekuntza zentroak dira parte-hartzaile, baita Busturiko Arrotegiko zaharretxea. Aurentoan jasotako zenbakiak hobetzea dute helburu nagusia.

Busturiko Arrotegiko zaharretxeko bizilagunak, janlekuak kudeatzen. Argazkiak: Urdaibai Bird Center