35 urte pasatu dira Muruetak bere izaera berreskuratu zuenetik. Gaur egun Busturialdearen maparen parte disolbaezin da, baina ez zen horrela izan frankismo garaian. Abenduaren 21ean izan zen data, 1986 urtean. Orduantxe erabaki zuten muruetarrek, gehiengoa lortuta, "arratoiaren buru" izatea eta ez "lehoiaren buztan". Izena eta izana berreskuratu zuen udalerriak, 20 urtetan Gernika-Lumoren parte izan ostean, auzune soil bat izatetik herri izatera. Hori dela eta. orduko garaietan lehenik auzo-alkate eta geroago lehen alkate izandako Bittor Olabarriaga omendu zuten, berak idatzitako argitalpen bat argitaratuz eta orain alkate den Julen Karrion alkatearen eskuetatik plaka bat jasoz.

Omenaldi hunkigarria izan zen. Herritarrak udaletxean batuta, Olabarriagari behar bezalako omenaldia egin zitzaion. Hala laburbildu zuen Karrion alkateak: "Herriaren emaitza da Murueta. Muruetarrok harriz-harri eraikitako herria da Murtea, historiaren gorabeherak gorabehera, nortasun propioagaz herri gisa berretsi zirenak. Muruetaren izena eta izana defendatzea erabaki zuten. Gaur, Murueta udalerri independentea izatearen borondatea agerian utzi zuen herri-kon-tsultaren urteurrena ospatzen dugu. Niretzat ohore handia da neure herriaren alkate izatea, eta oso eskertuta nago herri askea, euskaldun eta langile gisa ezagutu ditudalako". Orduan hartu zuen hitza Olabarriagak, garai hartako lekukotza lau haizeetara zabaltzeko.

Berak idatzitako liburuxka herritar guztiek jasoko dute, baina muruetarrak bere lekukotza eman nahi izan zuen. Desanexio prozesu luzean parte hartu zutenek -Muruetaz gain, bertan ere izan ziren Foru, Kortezubi, Ajangiz, Arratzu eta Nabarniz- adorea erakusti zuten, "ez baiziren garai errezak izan". Izan ere. 1966, urtean batu zen Murueta Gernika-Lumora. abenduaren 1ean zehazki. "Mapamundi guztietatik desagertu zen herria; Gernikaren parte izatera pasatu ginen, bere auzoetako bat baino ez". "Udaletxeak zarratu zituzte eta artxiboak Gernika-Lumoko Udalaren esku utzi zituzten. Ezin izan genuen gehiago egin". adierazi zuen.

Horrela aritu ziren bi hamarkadetan zehar. Baina erreximen frankistak bere azken pausoak eman zituen. Eta ordurako herri-mugimendu nabariak loratu ziren Gernika-Lumo osatzen zuten hainbat guneetan. Bilboaldetik ekarriak (Erandio, Derio, Sondika...), edota baita Iurretatik. Hauen artean zen Murueta. "mentalitate hori bazegoen. jendeak esaten zuen: mejor cola de león, que cabeza de ratón. Zailtasunak zailtasun, Pilastran batzar semiklandestinoak egiten genutuen... asko mugitu ginen". Kontutan izan behar da "orduko agintariek begi txarrez ikusten zutela desanexioa". Jazarpena ere jasota, orduantxe komunikabideen txanda ere izan zen. Orduan implikatunzen Aldundia, eta hiru epeko muga ezarri zuten Gernika-Lumorekin akordioa lortu ostean: zirt edo zart.

Ikerketa bat eginda, ea udalerriak bideragarri izan zitekeen, sei herriak ez ziren ados jarri denbora kontuetan -ez funtsean-, baina Muruetak aurrera egin zuen. Emaitza oso argigarria izan zen, "nahiz eta 20 urteko dinamika· kontra izan: aldeko 144 boto, kontrako 30 baino ez."7.00 egun baino gehiagoz hilda egon ostean, Murueta berpiztu zen", dio Olabarriagak. Eta bai ondo berpiztu, gaur egun haziz eta haziz dabilen herria izan arte.

Olabarriagarekiko

Esker ona

Erakutsiz. Hainbat istorio gordetzen ditu Bittor Olabarriagak, desanexio garaiko gertaerei lotuta daudenak, Horien artean da garaia horietan egindako ikerketa, non argi erakusten zen bideragarria zela Murueta herri bilakatzea. "Muruetarrak konbentzitu behar izan genituen, bozketa eguna baino hilebete bat arinago. Eta bistan da lortu genuela".