Legez kanpoko arrantza eta laneko abusuak murrizten pauso berria eman nahi du Bermeo Tuna World Capital (BTWC) elkarteak abiarazi berri duen InnovaTUNA lehiaketa berriak, beti ere !irtenbide berritzaileen bitartez". Ideia-lehikatea antolatu dute, datoreen urteko urtarrilean egingo dena. Eta proposamen irabaleak sari potoloa jasoko du, 10.000 eurokoa. Antolatzaileen esaetan, "helburua da irtenbide eta negozio-eredu berriak sustatzea, gizartean, ekonomian eta ingurumenean eragin positiboa izango dutenak eta atunaren balio-kateak aplikatu ahal izango dituenak".

Arazoa ez da makala, izan ere "urtero legez kanpo harrapatzen dira mundu osoan 11 eta 26 milioi tona arrain" saltzen dira merkatuan, Europan sartzen den arrainaren % 15 legez kanpoko jardueretatik datorrela uste da, "eta horrek 10.000 eta 23.500 milioi USD arteko galerak eragiten dizkio munduko ekonomiari", Ignacio Serrats BTWC elkarteko presidenteak azpimarratu duenez. Eta erronkari ebatu beharra dela uste du Bermeoko Tuna World Capital erakunde publiko-pribatuak.

Ideia-lehiaketa planteatutako erronkari erantzuteko prest dagoen edozein pertsonari edo talderi zuzenduta dago (taldea, enpresa, startupa) ekimena. "Parte-har-tzaileek 2022ko urtarrilaren 31ra arte izango dute beren proposamenak aurkezteko aukera. Horretarako, arrantza-sektoreko, arrantza-kudeaketa iraunkorreko eta kon-tsumitzailearen portaera, giza eskubideak eta lan-arloko legeria bezalako arloetako adituen laguntza izango dute. Aditu horiek parte-hartzaileak orientatuko dituzte, eta haien soluzioa zuzentzen eta zalantzak konpontzen lagunduko diete", azaldutakoaren arabera.

Sariei dagokienez, Bermeoko Innovatuna lehiaketaren proposamen irabazleak 10.000 euroko saria jasoko du, "hau da, 5.000 euro eskudirutan eta mentoring-zerbitzu bat 6 hilabeterako (60 ordu guztira), aurrez aurrekoa edo online izan daitekeena, bere negozio-eredua, beste 5.000 eurotan balioetsita". Lehiketaren epeari dagokionez, aurrez izena emateko epea 2021eko abenduaren 17an hasi eta 2022ko urtarrilaren 28an amaituko da, "eta konponbideak 2022ko abenduaren 17tik urtarrilaren 31ra bidali ahal izango dira. Informazio gehiago Innovatunaren webgunean: https://www.bermeotunaworldcapital.org/innovatuna/".

Legaz kanpoko arrantzaren auzia sakona dela jakinarazi dute BTWC-etik, "Europan sartzen den arrainaren % 15 legez kanpoko jardueretatik datorrela uste baita". Gainera, gai honek harreman estua dago INDNR arrantza-jardueren (legez kanpokoa, aitortu gabea eta arautu gabea) eta giza eskubideen abusuen artean. Serratsen arabera, "beste sektore batzuetan bezala, beharrezkoa da itsasoan lan egiten duten pertsonek gizarteratzea eta berdintasuna, giza eskubideen errespetua eta lan-baldintza seguru eta txukunak bermatuko dituzten gizarte- eta lan-estandar duinen pean egitea. Hala ere, askotan, itsasgizonak eta arrantzaleak beste edozein industriatan onartezinak izango liratekeen baldintzetan lan egitera behartuta egoten dira".

Horregatik guztiagatik, balio-katearen azken katebegiak, kon-tsumitzaileak, jakin behar du zer inplikatzen duen eskuratzen dituen produktuen balio jasangarriak eta propietateek, eta zer mehatxu dakarren itsas baliabideen erabilera iraunkorrerako eta kontserbazio-helburuetarako. BTWC-k eskualdeko beste hainbat eralunderen ñaguntza izan du, besteak beste Bermeoko Udala edota Urdaibaiko Patronatoa.