Etorkizunera begira egitasmo aipagarria izan leike, Bermeo Tuna World Capital delako erakunde publiko-pribatuaren oinarriak sakonki finkatzeko eta bere zeregina indartzeko. Bada Galizian errotutako aholkularitza-enpresa batek, Sinerxia deiturikoak, idatziko du Bermeoko Tuna International Centerren plan zuzentzailea, azken hilabete hauetan egindako lehiaketa publikoan irabazle suertatu ostean. Beste hainbat kontuz aparte, egitasmoak "espazio fisiko eta kontzeptual bat" izango du, "atun balio-katea osatzen duten eragile guztien egoitza edo elkargune izateko". Berau udalerrian kokatuko da; eta berau kokatzeko aukera franko daude, besteak beste Ormaza kontserba-fabrika zaharra, monumentu izendatutako Askatasun bidea kaleko eraikina, edota aintzinako Kofradia, Ar-tzako kaian kokatzen dena.

Orain dela hiru urte sortu zen erakundeak, bere baitan administrazio publikoez gain -Bermeoko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza-, sektorearen zenbait elkarte -Opagac edota Anabacs- eta itsas-sektoreko enpresa pribatuak -kontserba-enpresak, Azti, Eroski, etabar- barne dituenak, oraintsu egin du lehiaketa publikoa. Eta zenbait helburu betetzeko premia adierazi zuten, deialdia egin zutenean. Hauen artean Bermeoko Tuna International Centerren egoitza dago, "Bermeotik eta Euskaditik mundurako diseinatua eta sortua, bere tradizioan, sektoreak gure esparruan duen boterean eta bere prozesu integralaren garapen integral eta jasangarrian aplikatzen diren indar instituzional, enpresarial, teknologiko eta sozialetan" oinarritutakoa. Proiektuak jomuga hauek ditu: "zientziaren eta arrantzaren arteko lankidetza sustatzea; ezagutza, prestakuntza eta berrikuntza sustatzea; ondare historikoa berreskuratzea, kudeatzea eta zabaltzea; ozeano osasuntsuagoen-tzako proiektuak bultzatzea eta kulturen arteko esperientzia-trukea sustatzea". Beraz, atunaren sektoreari lotutako hainbat gai jorratzuko ditu. Pasadan maiatzean eman zuten lehiaketaren berri.

Bada, Sinerxia hautatu dute ekimena idazteko arduradun gisa. Eta Galizian kokatutako itsas-kudeaketarako aholkularitza-enpresak pozik hartu du enkargua, eraikina "munduan atunaren inguruan izango den erreferentzizko zentroa "izango baita, "eraikin berezi baten" kokatuko dena, gainera. Esperientzia handiko enpresa da berau, estatuko hainbat erakunde publikorekin lan egin duena. Izan ere, azken lau urteetan 137 ekimenetan buru izan da, horien artean 91 izan direlarik arrantza-sektoreari lotutakoak. Bestetik, lehiaketan Euskadiko beste enpresa batekin elkartuta parte hartu du: Bilbon egoitza duen Taper Arkitektura bulegoarekin. "Arkitektura bulego prestigiotsua da", A Coruñako probintziako enpresatik adierazi dutenez. Eta izan badu eskarmentua Taper-ek, Euskal Herriko hainbat udalerritan -Ermua, Bilbo, Eibar, Zumaia edo Portugalete- garatuegin baititu proiektuak. Sinerxiaren Itsaso eta Arrantza sailak eramango du aurrera ekimanaren gidaritza, Adierazi dutenaren arabera, "aukera handi da guretzat. Atunaren sekotrearen inguruan ari diren agenteen arteko lotura izango den proiektua landuko dugu, nazioartean erreferrentzizkoa" izatenko jaio dena. "Erronka handitzat" jo dute emandako aukera. Ivan Vaquero Sinexiako arduradunaren esanetan, "ilusio handiz" hartzen duten konpromisoa da.

Datorren urtean

Lehiaketa publikorako pleguetan jasotzen denaren arabera, "kontratu honen ondoriozko prestazioak gauzatzeko hasierako epea sei hilabetekoa" da, nahiz eta epea liuza daitekeen, parte biak adostasun batera heltzen badiren. Beraz, datorren urteko udaberrirako izan liteke Tuna International Centerren plan zuzentzailea idatzita. Orduan eman dezake Bermeo Tuna World Capital (BTWC) delakoak pausu nabarmena bere etorkizuna sendotzeko. Azken urteotan asko izan dira erakunde publiko-pribatuak garatun dituen ekimenak, gastronomiari, udalerriko garapenari eta honen egoeraren analisiari, atunaren harrapaketaren kudeaketari, ondareari edota berrkuntzari lotutakoak.