Pixkanaka-pixkanaka baden ere, Busturialdea badoa bere azoken egutegia berreskuratzen. Kasu honetan, gainera, tradizio luzea duen jardunaldiarekin, Foruko San Martin Azoka. Igande honetan, azaroaren 14ean, udalerriak bere azoka egun handia izango du, nekazaritzan eta eskulaguntzan aritzen diren ekoizleekin. Eta oraingoan, osasun eta segurtasun-neurri guztiak beteta, kokalekua aldatuko dute. Izan ere, azokaren 19.edizioa futbol-zelaian ospatuko da, "eta karpa bat izango du bisitariek azoka %100ean goza dezaten, eguraldi txarra egon arren", Udaletik esan dutenez. Guztira 20 erakuslehio izango dira.

Urtebeteko etenaldiaren ondoren, koronabirusaren pandemia dela ta, Foruk bere ohiko azoka berreskuratzeko erabakia hartu du, Nekazal eta Eskulangintza Azoka, "berrikuntzekin eta errealitatearekin bat datozen osasun-segurtasuneko neurriak errespetatuz". Hala azaldu dute Udaleko arduradunek. "Azoka honekin baserritar munduarekin dugu konpromisoa berresten dugu, gure tradizioak mantentzen ditugu eta osasun krisiak eragindako sektore honi elkartasuna adierazten diogu", adierazi du Foruko alkate Mikel Magunazelaiak. "San Martin azoka forutarrontzako topagune eta aisialdirako unea bere bada, eta inguruko herrietako jendea Forura hurbildu eta gozatzeko aukera ere bai", esan du Magunazelaiak.

Berritaunez jositako azoka izango da San Martin egunekoa, bai kokalekuagatik eta baita karpa bat jarriko dutelako. Futbol-zelaian izango da erakusketa gunea, "espazio handiago eta irisgarriago bat, eta ez dau bertaratzen direnentzat aparkatzeko aukerak mugatzen. Gainera, azokaren ospakizuna bermatzeko, eguraldi txarra egon arren, eta erakuslehioak segurtasun-berme guztiekaz bisitatzea errezteko, gune irekidun karpa baten azpian egingo da azoka". Beraz, euria egingo balu ere, azoka bere osotasunean ospatu ahal izango da.

Guztira, 20 stand egongo direla aurreratu dute antolatzaileek, "eta hoien artean honakoak dastatu, ikusi eta erosi ahal izango dabez bisitariek: baserriko produktuak, zeramika, gazta, ogia, euskal pastela, txokolatea, larruzko artisau-osagarriak, artisau-panpinak, marmelada ekologikoak, artisau-kontserbak, Bizkaiko Txakolina eta bermuta, artisau-taloak, Baserritik Gernikara egitasmoko produktuak, edota Gure Esku Dago eta Ibilaldia 2022 ekimenetako produktuak erosi ahal izango dira". Postu bakoitzak bere osasun-segurtasuneko neurriak izango ditu eta "derrigorrezkoa izango" da esparru osoan maskara erabiltzea.

Egitaraua

Bertaratzen direnek erabilgarri izango dituzte erdiguneko aparkalekua eta Kantaleko hartxintxarrezko aparkalekua. Azokaz gain, ekintza programa nabarmena izango da: igandean meza egingo da Tourseko San Martin Elizan 12:30etan eta ondoren dantza erakustaldia eskainiko da Urdaibai Dantza Taldearen eskutik. Ostiralean ere Forun zer eginute Txapelketaren 32.edizioa ospatuko delako. Eta larunbatean, azaroak 13, Igel Txapelketaren 28.edizioa ospatuko da Batzoki Tabernan 13:30etan eta arratsaldean 28. Mus Txapelketaren txanda izango da. Parte hartzeko izen-emoteak Batzoki Tabernan egin beharko dira ordu erdi lehenago".