Udaletxeko sotoko gimnasioa, liburutegia eta bideo-gela itxita egon dira osasun egoera dela eta. Eta “instalazioei zerbitzu hobeak emoteko” proposamenaz, Sukarrietako Udalak espazio haen ezinbesteko itxiera aprobetxatu du “irisgarritasuna, erabilerak eta zerbitzuak hobetzeko”. Bada, jada ireki ditzute udal-zerbitzu hauek.

“Egindako hobekuntza-lanen artean, ikus-entzunezkoen gela handitu da, eta, horretarako, liburutegiaren azaleraren zati bat erabili da; gimnasioan lekua irabazi da korridorearen eremuaren zati bat gehitzean; instalazio elektrikoan hobekuntzak egin dira; eta Wifi eta USB konexioa daukeen bi telebista instalatu dira ikus-entzunezkoen gelan eta gimnasioan”, Udaletik jakinarazi dutenez. “Pandemiak derrigortutako itxiera aprobetxatu dugu aurreikusita genituen hobekuntzak egiteko, abantaila bategaz: erabiltzaileei ez dila kalterik egin”, azaldu du Sukarrietako Udaleko alkatesak, Erruki Goirienak.

Era beran, osasun-segurtasuneko protokoloak betetzen jarraituko ditzutela nabarmendu dute Udaletik. Adibidez, gimnasioan gehienez lau lagunen-tzako lekua egongo da, eta aireztapena derrigorrezkoa izango da, besteak beste.