Urtero jotzen dute Izaro irlara, Urdaibaiko Erreserba Biosfera sarrera den Bermeoko uhartera. Aspalditik jakin badakite txorien deskantsurako gunea dela, migrazioetan erabilgarri dutena. Eta uda baliatuz, Aranzadi Zientzia Elkarteko boluntarioak bertan izan dira, udan, hegaztiak eraztuntzen. Balorazio positiboa egin dute kanpainaren harira, izan ere guztira 23 espezietako 1.315 hegazti eraztundu dira abuztuan Izaro uhartean.Kanpaina berriari dagokionez, “lehen egunetan ez ziren hegazti asko harrapatu, hala ere, egunak pasa ahala, eta abuztuak aurrera egin ahala, kopuru hori handituz joan da eta azkenik, eraztundutako hegaztien kopurua aurreko urteetakoaren antzekoa izan da. Guztira 23 espezietako 1315 hegazti eraztundu dira abuztuan Izaro uhartean”. Aurtengoan, bigarren urtez jarraian gure inguruan “oso arrarotzat” jo-tzen den espezieko txori bat harrapatu baitute. “Txori hau Sasi-txori horizta da (Hippolais icterina) eta ekialderago txori arruntago bat izan arren, hemen ez da batere arrunta. Horrez gain, Londreseko erremitedun eraztuna duen Txio hori bat (Philloscopus trochilus) ere berreskuratu dugu”. Lan hori Euskadiko, Andaluziako, Extremadurako eta Kataluniako hainbat tokitatik etorritako 20 boluntariok egin dute.

Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia Sailak eta Urdaibai Bird Center delakoak Kantauri itsasertzean 2018an aitzindari izan proiektua aurkeztu zuten Bizkaiko Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Bermeoko Udalari eta Maier eta Campos kontserbak enpresei esker. Finan-tziazioa lortuta, lanari ekin zioten. “Etengabeko ahalegina eskatzen duen eraztunketa-proiektu honen helburua hegaztien migrazioaren inguruko ikerketarako datuak biltzea da” berau, “zehazki migrazio postnupzialean”.

Lehorreko lehen gunea

Izaro Oka ibaiaren bokalearen aurrean dagoen uhartea da eta Urdaibaiko Biosfera Erreserban dago. Horregatik, Kantauri itsasotik datozen hegazti migratzaileentzat, penintsulara leku horretatik sartzen direnentzat, lehorreko lehen gunea da. Testuinguru geografiko horretan, leku estrategikoa da, eta oso interesgarria Kantauri itsasotik datozen hegaztien migrazio postnupziala aztertzeko.

Erabilitako metodologiari buruz, kanpainak transahararekin egin dira; “hau da, Europan umatu eta negua Afrika tropikalean igarotzen duten hegaztiekin”. Protokolo zorrotza ere bete dute. “Eraztunak jartzeko protokoloa esfortzu iraunkorreko estazioetan erabiltzen den ohikoa da. Zenbait laino-sare jarri dira, 1harrapatuta gelditzen diren hegaztiak hartzeko. Sareak zabalik egoten dira egunsentitik iluntzeraino. Irekita dauden denboran, orduro begira-tzen dute sarea eta haize leuna/arina edo beroa bada, berriz, maizago. Euria eta haize zakarra izanez gero, sareak itxita egoten dira, harrapatutako hegaztiak hil ez daitezen”. Bestetik, “hegaztiak harrapatutakoan, aurretik prestatutako kolektoreetan sartzendituzte eta, berehala, eraztunak jarri eta neurtu egiten dizkiete hegalen eta soinaren luzera, koipea eta pisua. Adina eta sexua ere zehaztuko dute lumak aztertuta”.