Lekeitioko Urpeko Taldeak, Dzanga piragua taldearekin eta Lekeitioko Udalarekin batera, hondartzen eta itsas hondoen nazioarteko garbiketarekin egingo dute bat irailaren 25ean, larunbatean. Horretarako hitzordua jada dute jarrita:

Lekeitio Sub taldetik jakinarazitakoaren arabera, “oraingo honetan gure helburua portu barruko hondoa (tabernen gunea) eta Lekeitiotik gertu dagoen kostaldeko (Talako aldea) maskarak, eskularruak, botilak eta latak biltzea dira”. Gure ideia da “gizartea kon-tzientziatzea sortzen dugun zaborretik itsas fauna eta hondoa babesteko”, diotenez.

Parte-hartzea

Bestetik, koronabirusak eraginak izango ditu. “Aurten, pandemia dela eta, klubeko urpekariek bakarrik egingo dute garbiketa, piraguen laguntzarekin noski, baina ez da ikastoletako haurrekin egingo, hondar-tzen garbiketan parte hartu zuten garaian bezala”. Parte-hartzaileei dagokienez, ia 40 izango dira larunbatean garbidekat lanetan: 20 urpekari, zortzi piraguista eta 10 boluntario moilan izango dira.