Bono kanpaina jarri duzue martxan. Zein helbururekin?

- Koronabirusaren krisiagatik herriko merkataritzaren salmentak indartu nahi ditugu. Zailtasun nabariak izan ditu sektore honek. Eta uste dugu bono kanpaina tresna bikaina dela merkataritza dinamizatzeko eta, aldi berean, bezeroen egoera ekonomikoa arintzeko.

Zer nolakoa izango da kanpaina?

- Bonuak 15 euroren trukean eskuratu ahalko dira eta 20 euroko balioa izango dute, saltzaileari inolako kosturik suposatu gabe. Hau da, bono bakoitzean 5 euro aurreztu ahalko dira. Pertsona bakoitzeko lau bono hartzeko aukera egongo da. Guztira 4.000 bono jarriko dira eta kanpainarekin bat datozen komertzioetan aurkitu al izango dira jasotako saltokian gastatzeko. Bonuak maiatzaren 17tik ekainaren 12ra erabili ahal izango dira kanpainara atxikita dauden establezimenduetan. Aurten 40 establezimenduk hartu dute parte.

Kitto Merkatari Elkartearekin lankidetzan ari zarete.

- Hala da. Eurek dira, herri mailan, merkataritzaren nondik-norakoak hobeto ezagutzen dutenak. Lankide-tzan aritzea oso garrantzitsua da. Euren kanpainak laguntzen ditugu, eta baita lekittonline.com web atari sortzeko, non herriko 25 dendek parte hartzen duten. Internet bidezko erakuslehio da, erosketan on line egiteko aukera ematen duena gainera.

Bono kanpainaren bitartez Udala esfortzu berezia egiten ari da?

-Sektoreak merezi duen esfortzua egiten ari gara. Herriko merkatari-tzari eta udalerriko zerbitzuei laguntzeko eta kontsumoa susper-tzeko helburua dugu, eta ahal dugun heinean laguntzen saiatzen gara. Aurtengoa, adibidez, Udalak laukoiztu egin du bere ekarpena 20.000 euroraino.

Hurbileko merkataritza, herrikoa, berebizikoa da Lekeition.

- Dudarik gabe. Herrian erosketak egitea sustatu nahi dugu eta Lekeitioko saltokiek herrian enplegua eta jarduera ekonomikoa sortzeko aberastasun-iturri gisa egiten duen ekarpena indartu.

Merkataritza Indarberritzeko Udal Plan Berezia (MIPB) martxan duzue.

- Iazkoan jarri genuen martxan. Jasotako datuen arabera, Lekeition 113 merkatal establezimendu daude, eta merkataritza dentsitatea 15,67 pertsona/establezimendukoa da. Hirugarren sektore ekonomiko sendo bat izateak, hau da merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektore erakargarriak, herritarrei bizi kalitatea eta herri-dinamismoa eskain-tzen die. Aldi berean, gertutasunezko zerbitzu eta aukera komer-tzial zabala izateak jendea Udalean bertan kontsumitzera bultzatzen du, herriari klima biziagoa eta erakargarriagoa emanez, eta bizimodu jasangarriagoa bultzatuz ere.

Pandemia garaian, laguntzarik izan al dute ostalariek eta merkatariek Udalaren partetik?

- Pandemia garaia oso latza izan da eurentzako. Ez dakigu, zehazki, zer nolako eragina izan duen. Zifra zehatz bat ematea ez da erreza, baina bai eragin negatiboak jasan dituztela. Euren egoera arintzen saiatu gara. Neurri bereziak hartu ditugu, bai zergei zegokienez eta baita laguntza zuzenak ematen. Lea Artibaiko Garapen Agentziaren bitartez, hiru aldiz eman ditugu laguntza espezifikoak.

Turismo sektorea ere berebizikoa da Lekeitiorentzako.

- Lea-Artibai eskualdeko motore turistikoa da Lekeitio. Eta berriki kanpaina berezia abiatu dugu, udara begira, bi fasetan egingo dena. Lehenengoa ekainaren 1etik uztailaren 31ra bitartean egingo da eta bertan, Euskal Herriko, Madrilgo eta Kataluniatik etortzen den turismoa sendotzea bilatuko da. Bigarrean fasea berriz, irailean eta urrian zehar egingo da urtarokotasuna hautsi eta turismo denboraldia luzatzeko helburuarekin.

‘Batzen gaituena’ da Lekeitio...

- Izenburu hori du kanpainak. Leku ederrak, sentipenak eta, batez ere, itsasoari lotutako bizitzeko modu bat. Guzti horiek leku berean biltzen dira, guztiok batzen gaituena dira hain zuzen Lekeitio eta itsasoa. Lekeitio herri hurbila da, bisitariak esku zabalik hartzen dituena, bizi estilo lasai batez gozatzen duena, itsasoarekin harreman estua duen herria, hiriguneetatik aldenduta eta naturaz inguratuta.

Kulturaz eta kirolaz betetako uda prestatu duzue, ezta?

- Uda berezia izango da, baina normaltasunera itzuli behar dugu denok. Eta turismoaren kasuan, egoera horretara egokitzea dagokigu. Adibidez, Kalekaren kasua da berau, uztailaren 9tik 9ra egingo dena. Eta beste hainbat ekimen izango ditugu, hurbileko sortzaileei aukera emateko. Euskal Herriko sortzaileek plaza izango dute Lekeition. Kilometro zeroko egitasmoak egingo ditugu.