Eroskik frankizia erako supermerkatu berria inauguratu du Mundakan, Goiko kaleko 39an. Eroski/City izenekoa da saltokia, eta, tratu pertsonalizatuagoarekin batera, apustu egingo du tokiko produktuen eta sasoiko elikagai freskoen alde. Gainera, elikadura osasungarria sustatuko du, eta eguneroko erosketetan aurrezteko modu berriak eskainiko ditu. Saltokiak bost langile ditu.

Supermerkatuak produktu sorta zabala eskainiko du, ekoizle liderren markakoa, marka propiokoa eta tokiko ekoizleena, eta 260 metro karratu ditu. Elikagai freskoen eskaintza zabala izango du, bereziki, sasoian sasoiko tokiko frutena eta barazkiena, eta erreferentzia osasungarriek garrantzia hartuko dute, produktu ekologikoen sorta zabalagoa izango baita. Era berean, ogiak eta opilak izango ditu, labe propioan egin berriak, bezeroei freskotasunik handiena bermatzeko.

Eroskik 52 frankizia inauguratu zituen 2020an. Guztira, 7,8 milioi euro inbertitu zituen, eta 312 lanpostu sorrarazi. Aurreko urteetako irekieren erritmoari eutsi dio horrela, azken sei urteetan 340 inaugurazio egin baititu. Hortaz, gaur egun, frankizia erako 500 supermerkatu baino gehiago ditu.