Mendieta ontziola birgaitzeko proiektuari ekiteko nahi baino gehiago itxaron behar izan bazuten ere, ekimenak martxa hartu du. Egitura egonkortzeko lehen fasea aurki amaituko dute, baina Udalak bigarren bati ekiteko finantziazioa lortuta, segida eman nahi diete lanei. Itsas ondarea berreskuratzeko lan hauetan 224.160,95 euroko partida bideratuko da. Hala ere, udal-arduradunek egitasmoa 2025ean amai-tzea espero dute, itsas-ondarearen erakusgarri izateko.

Lehen faseari dagokionez, Murtziako enpresa baten esku geratu zen lanak egitea, Madrilgo Gobernuaren esku geratu zelarik adjudikazioa. Erakin historikoa -2010. urtean lortu zuen bere babespen aitortza- egonkortzea izan dute helburu nagusi. "Eta bigarren fasearekin lan hauei jarraipena eman nahi diegu, hauekin behar bezala jarraitzeko", Koldo Goitia alkateak aitortu zuenez. Bigarren fasea osatzen duten lan garrantzitsuenak honakoak dira, egurrarekin egingo diren beste lan batzuez gain: lehenik eta behin, "teilatua osatzen duten atalak sendotu eta berreraiki, ahal den heinean, gordetako jatorrizko piezak erabiliz". ostean, lanek "etorkizunean, eraikinaren egitura nagusiaren egonkorztailea izango den azpiegituraren zati bat eraiki" nahi dute. Finantzioazioa Madrildik lortu dute, EAJk aurkeztutako eta Pedro Sanchez Espainiako presidenteak onartutako emendakin baten harira. Hala ere, Udala izango da izapide guztiak beteko dituena

"Hala ere, oraindik ere beste hirugarren fase bati ekin izan berhako diogu Mendieta guztiz biziberritzeko", dio Goitiak. Ordurako, Lekeitioko alkateak egitura egonkortuta izan nahi du, "azken fasean eraikina balioan jarriz. Lekeitiok baditu itsasoari lotutako hainbat ondare, besteak beste Sosoagako dolarea, Santa Katalinako itsasargia... Eta herritar zein bisitariei gure ondasuna erakusteko puntu garrantzitsua izango da Mendieta". Hala ere, ekimenak 2025 izango du helmuga, Lekeitiok bere 700. urtebetetzea betetzen duenerako. "Hainbat erakunde publiko dira jokoan -Kosten Mugapena, Espainiako Gobernua, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Udala, batipat-, eta guztiekin lankidetzan aritu gara", dioenez.

Pauso garrantzitsua

"Bigarren fasearekin beste pauso bat ematen dugu, erabakiorra" dena, Goitiaren esanetan. "Mendieta bisitak jaso-tzeko izango da gai, baina baita on-tzigintza nola egiten zen ere azaltzeko. Biziberritu, lehengoratu egingo dugu eraikina". Izan ere, ontziolaren egoera hobea da orain, baina iraganean abandonatuta geratu zen, eta 2007an sute batek kaltetu zuen. Bere errekuperazioa, hala ere, bideratutako kontua da.