Tresna egokia izan da kornabirusak eragindako krisialdiari aurre egiteko. Eta hainbat denda eta ostalaritza guneren biziraupena bermatzeko. Izan ere, iazkoan egindako kanpaina biek euro bakoitzeko bost euroko irabazia egin zuten. Eta jasotako arrakasta berriz errepikatu nahi dute. Hori dela eta, gaur bertan ekingo zaio Gernika-Lumoko merkatarien bono kanpaina berriari, ekainaren 30era arte luzatuko dena.

"Nik Gernikan deritzon kanpaina Gernika-Lumoko Udalak -Gernikako Merkatari Elkartuak (GME) erakundearekin-abian jarri duen hirugarrena da, pandemiaren ondorioek eragindako udalerriko merkatari-tza- eta ostalaritza-sarea suspertzeko laguntza-estrategiaren barruan". Hirugarren kanpaina honek 113.200 euroko kostua izango du, "eta herriko ekonomia eta, aldi berean, herritarren dinamismo sozioekonomikoa suspertzen lagunduko du; izan ere, kanpainaren onurak ere jasoko dituzte herritarrek, bonu horiei esker deskontu interesgarriak izango baitituzte. Berritasunen artean, ostalaritzako bonoen funtzionamendua nabarmentzen da, parte hartzen duten establezimenduen artean banatuko baitira zuzenean (200 bono lokal bakoitzeko), eta dagoeneko 80 tabernak bat egin dute ekimenarekin"; GME erakundearen esanetan.

"Merkataritza-bonoa dendetan, zerbitzu estetikoetan eta ile-apaindegietan kontsumitzeko" aukera emango duela jakinarazi dure elkartetik. Bonu horiek "Gernika-Lumoko Turismo Bulegoan erosi ahal izango dira 20 euroren truke eta 30 euroko erosketa-balioa izango dute. 18 urtetik gorako pertsona bakoitzak bi bonu lortu ahal izango ditu gehienez, erosketa-txartel bakoitzeko bonu bakarra trukatu ahal izango da, eta horiek erabiltzeko epea maiatzaren 3tik ekainaren 30era bitartekoa izango da atxikitako edozein establezimendutan, ostalari-tzan izan ezik". Azken honetan, merkatarien elkartetik diotenez, "funtsean, barran kontsumitzeko daude planteatuta, eta herritarren eskura egongo dira kanpainari atxikitako ostalaritza-establezimenduetan bertan. Ostalaritza-Bono bakoitza 2 eurotan erosi ahal izango da, eta 5 euroko kontsumo-balioa izango du. Bonu horiek erosten diren establezimendu berean kontsumitu beharko dira, eta gehienez bi bonu erabili ahal izango dira kontsumitzeko tiket bakoitzeko". Negozio guzti hauek bonu kopuru bera izango dute, "200 negozio bakoitzeko". Eta merkataritzaren kasuan bezala, "bonu horiek bezeroek trukatu ahal izango dituzte kanpaina osoan zehar, maiatzaren 3tik ekainaren 30era arte".

Helburu anitz ditu kanpainak, Udalak diruz laguntzen duena. Bada, garrantzitsuenak hauek izan litezke: "herriko merkataritza- eta ostalaritza-sektorea enpleguaren, garapen ekonomikoaren eta sozialaren iturri gisa babestea. Kanpaina honetarako 113.200 euroko aurrekontu-partida bideratu da". Gernika-Lumoko merkataritzaren zifrak kontutan izanda, sektore garrantzitsua dela esan beharra dago. Sektoreak mila inguru enplegatu dituherrian, 400dik gora establezimendu daude, horietatik 90izanik taberna etajatetxeak. Bizkaikodenda-biztanleratio handiena du udalerriak.