Gardentasunean pauso bat gehiago emateko, Bermeoko Udalak atzokoan egin zuen publiko iazko kontu ematea. Eta emandako datu guztien artean, Aritz Abaroa alkateak zera nabarmendu zuen: partaidetza-prozesuan herritarrek lehentasunezkotzat identifikatutako ekintzak lehenetsi dituztela, natez ere koronabirusaren pandemiaren harira plazaratu zituztenak. Bada, "interes kolektibo handieneko gaiei lehentasuna ematen saiatu da, osasun eta ekonomia arloko krisiak eragindako arazoei erantzuteko" ekintza inza dituzte gako, hala nola Nik Bermeon izenburupeko kanpaina.

Abaroak jakinarazi zuenez, orotara 1.275.189,50 euroko inbertsioa egin du Bermeoko Udalak koronabirusaren ondorioei aurre egiteko eta berraktibazio ekonomikoa bultzatzeko. "Osasun-krisiak herritarrengan izan duen eragina murrizteko ekintzak bultzatu ditu, besteak beste, dezinfekzio bereziak egin, babes ekipoak erosi eta produktuak eskuratu. Horrez gain, berraktibazio ekonomikoari dagokionez, hala nola, diru laguntza bereziak, hobari fiskalak, enpresentzako aholkularitza zerbitzuak eta Bermeoko bonuak luzatu ditu". Aurtengoan ere ekimenarekin jarraituko dutela adierazi zuen Abaroak. Datozen egunotan kontu ematearen dokumentua herriko etxebizitza guztietara helduko dela aurreratu zuen, gainera.

Izan ere, oraindik bertan dugun pandemiaren eraginari aurre egin behar izan zion Udalak. "Beharrezko" ikusi zuen UDalak "aurrekontua berrantolatzea eta ezinezkoa izan da aurreikusitako proiektu guztiak gauzatzea", esan zuen. "Hala ere, badira, burutzeko, ekitaldi bat baino gehiago behar duten proiektuak eta horietan buru-belarri dihardute lanean ahalik eta arinen gauzatu ahal izateko". Eta jakina da Udalak esfortzu berezia egin zuela aurrekontua moldatzeko. "Udalaren xedea herritarrek adierazitako beharrak asetzea da, bermeotarrek dituzten premiei erantzutea, gure herria eta eskualdea ekonomiaren ikuspegitik suspertu eta guztion bizi-kalitatea hobetu", azpimarratu du alkateak.

Hala ere, kontu emate ekitaldian Abaroak zehaztu zuen moduan, beste hainbat kontutan ere aritu dira. Irigasrritasunean, adibidez. Udal Gobernuak 699.877,92 euroko inbertsioa egin du, "saihesbideko lotura gauzatzeko, Zarragoitxiko irisgarritasun proiektua exekutatzeko, eta kale eta auzoetako bideetan hobekuntzak, asfaltatze lanak eta espaloien konponketa buru-tzeko". Edota herri garbi mantentzeko, 836.756,54 euroko inbertsioarekin. Azkenik, bermeotarrak udalerriaz gozatzeko aukera izaten jarraitu dezaten 1.135.431,75 euroko inbertsioa egin zuten. Azkenik, segurtasuna hobetu aldera, "Udalak, 72.318,43 euro bideratu" zituela adierazi zuen Abaroak.