Gernika-Lumoko Gernikazarra Historia Taldeak udalerriko Calzada egotetxean jarri du erakusgai bere argazki-bildumatik ateratako hainbat irudi, XIX. eta XX. mendekoak. Eraikinez gain, plazak eta kale nagusiak erakusten dituzten argazkiak jarri dituzte erakusgai, “baita jendea bere zeregin arruntetan ere: ganadu ferian, baserriko produktuak saltzen, ekintza politikoetan, edo jai giroan…”, diotenez. Erakusketa abendua partean jarri zuten ikusgai, erdialdeko Artekalen.