Iazkoan ez zen posible izan, Lekeitioko Udalak nahikoa zuelako koronabirusaren pandemiak eragindako kalte ekonomikoei aurre egiten, zuen aurrekontuaren atala zati bat larrialdietarako handitu eta hainbat inbertsio alde batera utziz. Baina badirudi aurtengoa bai ekingo zaiola Larrotegiko futbol zelaia berritzeko lanei, sikieran lehen fasean. Toki-administrazioak lehendik hartutako konpromisoari ebatu nahi izan dio eta orain gutxi egin ditu publiko argiztapena eta zelaia handitzeko lanak. Guztira egingo duten inbertsioa 500.000 eurotik gorakoa izango dela adierazi dute, bai aurten eta baita datorren urtean egingo dituzten lanetan.Aurtengoari dagokionez, argiztapena hobetzeko lanak egingo dituzte, baita zelaia handitu ahal izateko. “Iazkoan egin nahi genituen lanak dira hauek”, Koldo Goitia alkatearen esanetan. Zehazki, “aurten berdegunearen zabaltze lanak egiteko dena prest utziko da, argiteria aldatu, inguruko itxidura eta beste lan ba-tzuk egingo dira eta hurrengo urtean berriz, zelaia zabaldu eta belar artifiziala berriztuko da”. Erabiltzaile nahikoa dituela eta, Larrotegiko futbol zelaiak 25 urte bete zituen iazkoan. 1995eko irailaren 4an inauguratu zen Larrotegi futbol zelaiak 25 urte beteko zituen iaz”. Urte guzti hauetan “zelaiaren erabileraren ondorioz, berrikuntza lanak egitea beharrezkotzat jotzen da. Jokalarien lesioak edo istripu txikiak saihestu, argiteria hobetu, joko zelaia zabaldu eta luzatu, futbol zelaiko eremuaren itxiera hobetu, gradak hobetu, eta abar”, Udaleko bozeramaileek diotenez.

Lanak

Aurtengoan egingo diren lanek 130.000 euroko kostua izango dute, atera berri dituzten lizitazioetan dakarren moduan. Eta lehenik eta behin, argiztapena hobetzera joko dute, zaharkituak diren argiak LED sistemara egokituz eta instalazio guztia eraberrituz, modernoagoa den sistema bat ezarriz. Hala ere, lanik esanguratsuena zelaia zabaltzea izango da. “Joko eremuaren tamaina handitzea izango da proiektuaren helburu esangura-tsuena, araudiak zehazten duen neurrietara egokituz. Hori horrela, luzeran bi metro gehiago izango ditu berdeguneak eta metro bat zabaleran, bandak ere zabalduz”, diotenez.

“Egingo ditugun lanak Lekeitio Futbol Taldearen arduradunekin adostutakoak dira”, dio Goitia alkateak. “Jakin badakigu beharrizana zutela zelaia berritzeko, eta azkenean horri ekiteko aukera bilatu dugu. Gure ideia iazkoan hastea zen, baina ez zi-tzaigun posible egin koronabirusak sortutako egoerak geneukan dirua beste kontu batzuetara bideratzea ekarri zigulako. Beharrezkoagoa zen gizarte laguntzetara bideratzea, inbertsioetara baino. Egoera ezberdina da orain, iazkoan albo batera utzi genituen inbertsioei aurre egoteko. Zalitasunak zailtasun, konpromisoari eutsi diogu”, alkateak azaldu duenez.