Bere bigarren Berdintasun plana onartu berri du Busturiko Udalak, azken Osoko Bilkuraren oneritzia jasi duena. 2024. urtera arteko indarraldia duen egitasmoa da berau, eta orotara 10 helburu nagusi eta 30 ekintza zehatz aurrera atera.tzeko helburua jarri dute. besteak beste, hainbat partida diruz lagunduko dituzte: Udaleko aurrekontuetan 6.000 euroko gastua izango dute berdintasun-politikek, edo posible baden gehitu, jabekuntza programak martxan jarriko dira edota emakumeen lidergoa sustatzeko sentsibiliazio kanpainak bultzatuko dituzte.

Urtero-urtero plan operatiboak egingo dituzte, azken hiruhilebetekoan zehaztuko direnak. Egitasmoaren sorkun-tzari dagokionez, legedian markatutako kontuak izan dituzte nagusi -Estatu mailako lege organikoak, Euskal Autonomi Erkidegoan agartzen ari den plangintza...-, baita aldez aurretik egindako diagnostikoak ere. Ekimen honetan bete beharreko minimoak ere zehaztu zituzten, beti ere herritarren partaidetza sustatu zutelarik. Helburu orokorra, azkenik, “udal kudeaketan genero ikuspegiaren txertaketa lortzea da, eta bestetik, Busturiko emakumeen berdintasuna bermatzea eskubide eta aukeretan”. Eta zenbait lan-ildo ere barneratuko ditu Busturiko Berdintasun planak: gobernu ona -18 ekintza guztira-, emakumeen ahaldun-tzean eragitea -beste bi ekintza zehatz-, ekonomiak eta gizarte-antolakuntza eraldatzea -bost jardunbide- eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzak -beste bost ekintza-.

Gida-lerroak

Bestetik, Busturian emakume eta gizonen arteko berdintasunean eragiteko egitasmoak printzipio gidariak ere baditu. Hala nola, feminismoaren paradigma txertazea; genero ikuspegia behar bezala lantzea -emakumeen aurkako diskriminazioaren aurka kokatzen den agenda eraiki nahi dela-; intersekzionalitatea garatzea; emakumeak ahalduntzea -horretarako behar dituzten tresnak eskainiz- eta gizarte garapen jasangarriaren aldeko pausoak ematea dira gida-lerro nagusiak.