Iazkoa baino %1,8 urriagoa, 22,6 milioi eurokoa izanik, Bermeoko Udalbatzak atzo eman zion aurtengo aurrekontu proposamenari baiezkoa. EAJren aldeko botoek, EH Bilduren abstentzioak eta Guzanen ezezkoek 2021eko kontuak onartzea ekarru zuen. Nahiz eta inbertsioak nahik murriztu, 400.000 eurora helduz eta %50a txikituz, hiru dira koronabirusaren sortutako osasun eta ekonomia kalteengatik eragindako kapitulu nagusiak: gizarte politikak sendotzea, berraktibazioa ekonomikorantz jotzea eta garbitasunean eragitea.

“Aurrekontu honek, gure ustez, egungo egoerari erantzuna ematen dio. Eta hori da udal aurrekontu baten zeregina: uneko beharrei aurre egitea. Zuhurtziaz jokatu behar izan dugu, baina uste dugu aurrekontu egoki bezain sozialak onartu ditugula. Gainera, udalean ordezkaritza duten taldeei eskerrak eman nahiko nizkieke aurrekontuari egindako ekarpenengatik. Uste dut erantzukizunez jokatu dugula”, adierazi zuen Bermeoko alkate Aritz Abaroak. Izan ere, EH Bilduren 12 emendakinei baiezkoa eman zion EAJk. Koalizioko kideekin izandako adostasun maila hori ezin izan zen Guzanen botoetan islatu, ezezkoa eman baitzuten. Dena dela, Bermeoko 22,6 milioi euroko aurrekontua izango du. Alkatearen esanetan, aurtengoan murrizketa sakona izan da diru-sarreren kasuan, “bai diru sarrera propioei dagokienez eta baita beste erakundeek egiten dituzten ekarpenei dagokienez ere”, batez ere Bizkaiko Foru Aldunditik datorren Udalkutxa funtsengatik eta tasa, zerga eta hobariak mantendu egingo direlako, covid-19a dela eta. “Bizi dugun ziurgabetasun egoera dela eta, eta izango ditugun diru sarrerak beheratuko direla kontutan hartuz, zuhurtziaz jokatu behar izan dugu”, gaineratu zuen Abaroak.

Baina badira goraka egiten duten partidak. Hauen artean hiru dira adierzgarrienak. Lehena, gizarte zerbitzuen atala da, zeren Bermeoko Udalak kalitatezko gizarte zerbi-tzuak bermatzeko (besteak beste, Zaharren Egoitza, Etxez-etxeko zerbitzua edo Eguneko zentroa) eta larrialdi egoeran dauden pertsonei laguntzeko medio gehiago bideratuko ditu 2021ean zehar. Bestetik, berraktibazio ekonomikoa. Izan ere, Nik, BermeON delako kanpaina (pandemiaren ondorioak herritarrengan gutxiengoak izatera, tokiko kontsumoa sustatzera eta txiki-erdi enpresen berraktibaziora zuzendutakoa) aurtengoan zehar mantenduko da eta berau garatzeko hainbat ekintza martxan jarriko dira. “Bestalde, merkataritza eta ostalaritza dinamizatzeko partida propioak aurreikusidira, baita enpresen garapenerako, alde zaharra biziberritzeko eta ekintzailetza sustatzeko ere”. eta hirugarrenez, garbitasunak ere toki propioa izango du aurrekontuan, zeren Udalaren “helburu estrategikoetako bat” izanik Bermeo garbi izatea, “iaz martxan jarritako garbitasun indarketa guztiak mantenduko dira eta, gainera, garbiketa bereziak egiteko partida ere handituko da”.

Inbertsioak, bestetik, erdira murriztuko dira. Bada, Txibitxiaga kalearen aldamenean dauden blokeetarako irisgarritasuna hobetzeko lanak eramango ditu aurrera Udalak. Lan hauetarako 169.000 euroko partida bideratuko da. “Era berean, herriko mugikortasun-plana ere berrituko da”, diotenez.

Beherantz. Udaleko langileen soldatak (%64a), eta zerbitzuak emateko kontratuak (%27) dira diru-partida nabarmenenak aurrekontuan. Aurtengoan inbertsioa murriztu dute Bermeon, 400.000 eurora helduz.

“Zuhurtziaz jokatu behar dugu, aurtengorako sarrerak asko murriztu direlako”

Bermeoko alkatea

“19 emendakin aurkeztu ditugu, eta horietako 12 onartu dituzue. Kontu ona da herritarrentzat”

EH Bilduko zinegotzia

“Pena bat izan da, ulertu ez garela sentitzen dugu. Aukera oso ona zen herrian inbertitzeko”

Guzaneko zinegotzia