“Urrats garrantzitsua da Udalean administrazio elektronikoa sendotzeko bidean”, Markina-Xemeingo Udalak dionez. Eta, hala da. Toki administrazioak oraintsu jarri du martxan SIR sistema.

Markina-Xemeingo Udalak administrazio publikoen artean dokumentu elektronikoak trukatzeko. Honi esker, “herritarrek Udalaren bitartez dokumentazioa bidali ahal izango dute beste administrazio batzuetara, administrazio horietako arreta-bulegoetara joan beharrik gabe”.

SIR sistemak aukera ematen du Estatuko, EAEko eta tokiko zenbait administraziotara dokumentazioa igortzeko, tartean baita hainbat udaletara ere. Besteak beste, sistema honen barruan daude dagoeneko “Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundietako hainbat sail (Hezkuntza, Ogasuna, Lana eta Enplegua, Osasuna, etab.), Gizarte Segurantza, Trafikoa (helbide aldaketak egiteko soilik), Lanbide, Er-tzaintza, udalak, etabar”.

“Pauso garrantzitsutzat” jo dute Markina-Xemeingo Udaleko agintariek sistema berria ezarri izana, zeren “azken urteotan agerian geratu da on line bidezko tramitazioaren gorakada, aurrerapen teknologikoek eraginda hein handi batean”. Are gehiago koronabirusak eragindako egoerarengaitik. “Agerian geratu administrazioa inoiz baino elektronikoagoa izateko dagoen eskaera herritarren partetik”, diotenez.