Gernika-Lumoko Udalak on line ordaintzeko sistema gaitu du, "zerga-obligazioak borondatez eta malgutasunez bete ahal izatek. Zerbitzu horretarako sarbidea udalaren web-orri nagusian (www.gernika-lumo.eus) dagoen fitxa batean dagoen estekaren bidez egiten da, herritarrei ordainketa modu eroso eta errazean egiteko aukera emateko, bankuerakunde batera joan beharrik gabe", adierazi dutenez. Ordainketak egiteko erraztasunak eskaini nahi ditu administrazioak.

Ordainketa telematikoa egiteko, onarpen orokorreko edozein banku-txartel (Visa, MasterCard, etab.) baino ez da beharko, eta, gainera, Udalak emandako ordainagiria eskura izan beharko da. "Eusko Jaurlaritzaren orrialdetik eskaintzen den zerbitzu honen estekan sartu ondoren, ordainketadokumentua identifikatzeko aukera agertzen da, ordainagirian aurkituko diren datuak sartuta", diotenez.

Bestetik, ordainketa-abisua identifikatu ondoren, ordainketa bere kreditu- edo zordunketa-txartelarekin egiteko aplikazioan adierazitako urratsak baino ez dituzu jarraitu behar, frogagiria lortu arte. Gernika-Lumoko Udaleko informazio-iturriek zehaztutakoaren arabera, "udal-sistemek eta atxikitako erakunde laguntzaileen sistemek informazio digitala trukatzen dute, konexio seguruak erabiliz; horrela, sareak ezin izango du informazio partekatua behatu". Azkenik, Udalari ordainketa behar bezala egin den ala ez baino ez zaio jakinarazten.