Unesco Etxeak, Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren laguntzarekin, beste behin jarri du martxan Biosfera Erreserban egin ahal izateko beka-programa. Ordainpoeko bi trebakuntza-beka eskainiko dituzte, maiatzaren 1etik eta abenduaren 31ra arte, lanaldi erdian. “Bekaren bitartez, ahotsa eman nahi zaie gazteei beren lurraldearen antolakuntzan, eta, aldi berean, biosfera-erreserbak kudeatzeko eta garapen jasangarria sustatzeko trebakuntza eskaini nahi da”. Bekadunek Urdaibai BiosferaErreserbaren Zerbitzuan egingo dute egonaldia, EkoetxeaUrdaibain (Busturia), eta hilean 450 euroko soldata gordina jasoko dute. Hautatukoek zenbait jarduera ezberdin egin beharko dituzte, besteak beste “bekaren barruan antolatutako jardueretan partehartu (solasaldiak, mahai-inguruak…), Urdaibai Biosfera Erreserbaren Zerbi-tzuan martxan jarritako proiektuetan parte hartu eta bekaren amaierako txostenaida-tzi”. Unesco Etxeak azaldu duenaren arabera.

Interesadun dutenek profil zehatza izan beharko dute: 18 eta 30 urte arteko adina, prestakun-tza edo esperientzia turismoaren edo ingurumenaren sektoreetan, euskara eta ingeles maila ona, motibazioa eta komunikatzeko gaitasuna. Bestetik, “lehentasuna izango dute Biosfera Erreserbarekin lotura duten pertsonek (bizilekuagatik, lanagatik, ikasketengatik, egindako ikerketengatik edo Urdaibaiko elkarte bateko kide izateagatik), baita langabezian daudenek ere”. Azkenik, hautagaitza aurkezteko mezu elektroniko bat bidali beharko da Unesco Etxeako n.viota@unescoetxea.org helbidera, Urdaibai beka izenburuarekin, kurrikuluma eta motibazio-gutuna atxikita. Hauek bidaltzeko azken eguna apirilaren 6a izango da.