Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak beste urte batez egin du publiko bere inmigrazioaren gaineko txostena. Eskualdea osatzen duten 19 udalerrietan -Bermeo izan ezik- beste herrialde batzuetatik etorritako 2.474 pertsona daude erroldatuta, "biztanle guztien %8,3 alegia. Espainako nazionalitatea jaso duten atzerritarrak kontuan hartzen badira portzentai handiago dugu (%9,3)", diotenez. Hala ere, eskualde mailako portzentaia Euskal Autonomia Erkidegoan (%10) eta Estatuan (%14,3) dagoenarekin konpartuz gero "baxuagoa da".

Atzerrian jaiotaloan zifra ez da asko aldatu azken urtean, baizik eta dezima bat baino ez da igo, 2020ko 8,2tik iazko %8,3ra. Hala ere, gorakoako tendentzia mantentzen da: 2014tik gaur egunera inmigrazioa tasa %1,4 puntu igo da. Izan ere, "2020tik 2021era bitartean erroldatuta dauden atzerritarren kopurua ia ez da handitu, 2.463 lagun izatetik 2.474 izatera, hori da 11 lagun gehiago". Eta errumaniarrak dira, beste urte batez, komunitataerik handiena. "Atzerriko biztanleriaren %50 Europako Batasunetik kanpoko herrialdeetatik etorritakoa da (1.238 lagun) eta Europako Batasunetik etorritako 1.236 biztanleetatik %89 errumaniarrak dira, nahiz eta jatorri horretako 50 bizilagun gutxiago diren 2019arekin alderatuta".

"Nazionalitaterik ugarienak errumaniarra (1.103 lagun), marokoarra (141), nikaraguatarra (107), argentinarra (93) eta brasildarra (90) dira", txostenaren arabera. Hala ere, datuak kontutan izanda, aurtengoan argantinarra da gehien handitu den komunitatea. Jakinarazi dutenez, "2020an gehien handitu diren taldeak argentinarra (20 lagun gehiago), marokiarra (19 gehiago) eta nikaraguatarra (17 gehiago) dira. Aldiz komunitate errumaniarra dexente gutxitu da (50 lagun gutxiago)".

Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko arduradunek zehaztu dutenez, "kontuan hartu behar da Espainiako nazionalitatea gero eta etorkin gehiagok jaso-tzen dutela, batez ere Latinoamerikatik iritsitakoak, eta, horrenbestez, nahiz eta eskualdean bizi izan erroldetan ez direla atzerritar gisa ageri". Izan ere, 2020an 41 atzerritarrek jaso zuten nazionalitatea, eta urterio gehiago dira izapideak betetzea lortzen dutenak. Beraz, 2.474 pertsona horiei nazionalitatea jaso dutenak gehitu behar dira: 275 lagun 2013tik.

Gernika-Lumon gehienak

Eta, nola ez, Gernika-Lumo da atzerritik etorritako biztanleria gehien batzen duen udalerria, lautik hiru. "Mankomunitatean bizi diren atzerritarren %76 Gernika-Lumon biltzen dira (1.901 lagun). Udalerri honen biztanleriaren %11 beste herrialde batzuetatik dator". Azkenik, "emakumeak eskualdeko etorkin guztien %49,4 dira". Busturialdeko atzerriko biztanleen gehiengoa udalerrian bizi da. Aipatzeko da ere herrien arteko diferentzia nabarmena. Herri txikienek protzentairik baxuenak dituzte; nagusienek berriz, altuagoa. Bada, eskualdeko 19 herrialdeetako tasak Ajangizeko %1,4tik Gernika-Lumoko %11aren artean daude. Tartean dira Mundaka (%3,7); Busturia (%5,3); Muxika (%6); Ea (%6,6); Elantxobe (%4); Gautegiz Arteaga (%5,3) Murueta (%1,5) edota Forua (%6,4).

2021eko datuak

Ia ez da igo. Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen txostenaren arabera, "2020tik 2021era bitartean erroldatuta dauden atzerritarren kopurua ia ez da handitu, 2.463 lagun izatetik 2.474 izatera, hori da 11 lagun gehiago".

Errumaniarrak. Atzerriko biztanleriaren %50 Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetatik etorritakoa da (1.238 lagun) eta Europar Batasunetik etorritako 1.236 biztanleetatik %89 errumaniarrak dira. Hala, nazionalitaterik ugarienak errumaniarra (1.103 lagun), marokoarra (141), nikaraguarra (107), argentinarra (93) eta brasildarra (90) dira.

Emakumeak. Emakumeak eskualdeko etorkinen %49,4 dira.