Iazko urtea ez da erreza izan; inorantzat. Ezta bisitarien harreran jarduten diren erakusketa gune edota naturguneen-tza ere. “2020. urtea oso urte ezohikoa izan da, pandemiaren eraginez, konfinamendua eta mugikortasun murrizketak izan dira egunerokoak”, diote Urdaibai Bird Centerreko arduradunek. Baina Oruetako hezegunean kokatutako naturaren erakusleihoak aurre egin zion iazkoari, gogotsu gainera. Emandako datuen arabera, guztira “25.092 bisitari izan ziren guregana bertaratu ahal izan zutenak”, eta bestalde, konfinamendu garaian martxan jarritako naturaren zuzeneko emanaldiek arrekasta nabarmena izan zuten, izan ere “290.114 izan dira modu birtualean pantailetatik jarraitu ziguten familia eta norbanakoak”.Zailtasunak zailtasun, “urte oso oparoa izan da gure zentroaren-tzat. Alde batetik guregana in situ hurbildu ahal izan diren bisitariak izan ditugu, eta beste alde batetik, birtualki eta pantaila txikiaren bidez Urdaibaiko naturaren jarraitzaile leial asko bildu zaizkigu urtean zehar”. Hala laburbildu dute Urdaibai Bird Centerreko arduradunek iazko urtea. “Ezohiko” moduan kalifikatua, “urtea bisitari fluxu interesgarri batekin hasi genuen, nahiz eta, covid-19aren eraginez batbatean moztu zen. Konfinamenduarekin batera, Estatu osoko milaka pertsona Urdaibaiko paduretako zuzeneko emanaldietara lotu ziren, eta Biosfera Erreserbak kanpoan lortu zuen oihartzuna apartekoa izan zen”. Zuzeneko emisioek, izan ere, jakingura poztu zuten ornitologia maite dutenen artean. Euskeraz eta erderaz eskaini zituzten, inguruko hezeguneetan ikusi zitezkeen txori espezie guztien ezaugarriak emanez. Bestetik, pantailaren beste aldean ziren ikusleek euren komentarioak egin ahal izan zituzten, ikusle eta zentroaren arduradunen arteko elkarren arteko komunikazioa asko aberastuz.

Ostean berriz, itxialdia amaitzerakoan eta udaren etorrerarekin, bisitarien fluxua errekuperatu zen. “Hori dela eta, uztailean eta abuztuan Urdaibai Bird Centerrera etorritako bisitarien datuak benetan harrigarriak izan ziren; izan ere, bisitarien kopurua % 10 handitu zen aurreko urtearekin alderatuta, poztekoa benetan covid-19k jotako uda batean”, azaldu dutenez. “Udazkenean eta neguan, batez ere murrizketen ondorioz, zentrora egindako bisitek behera egin zuten berriro. Hala eta guzti ere, zuzeneko emanaldi birtualek datu oso interesgarriak jarraitu zuten”.

250 espezie inguru

Paduretako naturak ez du geldialdirik izan 2020an, nahiz eta koronabirusaren pandemiak Urdaibai Bird Centerreko bisitarien kopurua murriztu. Ez eta bertako langileen lana ere, txorien gaineko ikerketak eta behaketak egiten jarraitu dutelako, burubelarri. “2020 honetan, Urdaibaiko biodibertsitatearen paradisu honetan bisitaririk garrantzitsuenek ez zuten huts egin. 250 hegazti espezie inguru izan dira santutegi txiki hau kolorez eta alaitasunez bete dutenak”. Beraien artean aipatzekoak dira arrano arrantzalea, zezen-txoria eta hegoaldetik etorritako flamenko bitxiak. “Beraz nahiz eta covid-19aren ondorioz gizakia aldi baterako ingurune naturaletik desagertu, naturak bere egunerokotasuna jarraitu izan du, eta Artikotik Saharaz azpiko Afrikarako bidaiak etengabeak izan dira Urdaibain”.

Bisitariak

Zentroan. Guztira, iazkoan 25.092 bisitari jaso zituen Urdaibaiko Biosfera Erreserban kokatutako ornitologiak zentroak. 2019arekin alderatuta -38.000 pertsonatik gora-, bertaratu zirenen kopurua ona izan da, koronabirusak zailtasunak eragin badituen ere.

Pantailatik. Itxialdiak iraun zuen artean, Urdaibai Bird Centerrek zuzeneko emisioak eskaini zituen egunero -euskeraz eta gaztelaniaz-, arrakasta nabarmena erdietsiz. Adierazitakoaren arabera, guztira 290.114 pertsona izan ziren “modu birtualean pantailetatik jarraitu zigutenak”.