Gune gorrian izanik, Lekeitioko Udalak irizpide berriak jarri ditu igerilekuaren erabilpenari dagokionez. Hainbat neurri hartu ditu toki-administrazioak azkenaldian, koronabirusaren pandemiari aurre egiteko, bere ardurapeko instalazioetan. Bada, eta beste erabaki batzuren artean, lehentasuna izango dute 65 urtetik gorako erabiltzaileek, goizeko 8:00etatik 11:00etara bitartean igerilekuan egoteko, zerbitzuaren ordu horietako bakoi-tzean hiru abonaturentzako kalea gordetzen delarik.

“Horretako, aurreko eguneko 12:00ak aurretik egin beharko dute erreserba. Ordu horretatik aurrera eta oraindik lekua badago, beste abonatuei ere kalea erreserbatzeko aukera emango zaie”, adierazitakoaren arabera. Abonatu orokorren kasuan ere aldaketak izango dira erreserbak egiterako orduan. “Abonatu bakoitzak banakako erreserba egin ahalko du. Hala ere, 10 urtetik beherako umeen kasuan, guraso bat eta gehienez ere bi umerentzako erreserba egin ahalko dute, hauek kale berbera erabiliko dutelarik”, diotenez.

Azkenik, Udalak igerileku txikiaren funtzionamenduaren gaineko erabakiak hartu ditu, nahiz eta ez diren . “Orain arteko erreserba mota mantentzen da, hau da, bizikidetza-unitate bardineko kideek ordu beterako erreserba egin ahalko dute”, azaldu dutenez. Erreserbak egiteko beharrezkoa da kiroldegiarekin harremanetan jartzea, 94 624 30 05 telefonoan. Berau 24 orduko aurretiaz egin beharko da.