Pasa den urtarrilaren 15etik, Bermeok bere mugak itxita ditu herrira sar-tzeko edo bertatik ateratzeko. Izan ere, 100.000 biztanleko 500 edo gehiagoko intziden-tzia tasa mailan dago duela zenbait astetik hona eta, egoerak hala behartuta, beste ba-tzuen artean, neurri hau hartu behar izan du. Bada, Udal agintariek balantzea egin berri dute, eta “egun hauetan zehar, herriko Udaltzaingoak 14 salaketa jarri ditu arrazoi ezberdinengatik”.

Salaketa gehienak “errepideetan ezarritako kontroletan jarri dira”. Kontrol hauek Er-tzaintzarekin koordinazioan egin dira. “Hala ere, herriko puntu ezberdinetan ibilgailuen kontrolak egiteaz gain, garraio publikoan joaten eta etortzen diren pertsonen kontrola ere egiten da”. Salaketak, hala ere, kasu ezberdinengatik ezarri dira: gehienak herritik justifikatu gabeko arrazoiengatik irtetzeagatik edo sartzeagatik (9); baina baita baimenduta dagoen ordutegitik kanpo kalean egoteagatik (1); eta beste pertsona bat erretzeagatik salatu da, ezarritako 2 metroko distantzia ez zuelako gorde ibilgailuaren barruan. “Azkenik, kontrol hauetan ere 2 salaketa jarri dira musukoa ez erabiltzeagatik edo behar bezala jarrita ez izateagatik”.

Herrian zehar gainontzeko neurriak betetzen direla egiaztatzerakoan, “salaketa jarri zaio ostalari bati taberna barruan, arau guztiak apurtuz, edariak zerbitzatzeagatik. Beraz, denak kontutan hartuta, Bermeoko Udaltzaingoak 14 isun jarri ditu urtarrilaren 15etik gaur arte”. “Legea garbia da. Herritik ezin daiteke sartu edo atera behar bezalako justifikaziorik gabe. Lehen egunetan herritarrak informatu genituen, neurria berria zelako eta herritar batzuk zalantzak zituztelako, baina jarraian hasi ginen legea betearazten. Herritarrek ulertu behar dute alarma gorria egoeran gaudela eta guztion osasuna bermatzeko, behar beharrezkoa dela ezarritako neurriak betetzea”, azaldu du Bermeoko udaltzainburu-orde Aritz Floresek.