Gurot aplikazioaren erabilerak sariak izan ditu Gernika-Lumon. Bizkaiko hainbat udalerriko Udalek eta mankomunitatek orain bi urte martxan jarritako ekimenaren lehiaketak gaztetxo gernikar talde bat saritu du. Izan ere, harrialde mailako lehiaketan banakako saria Julen Alonso Saenzek jaso du eta taldekakoa, berriz, Ane Xian Akordagoitia Arzanegi, Ainhize Borregon Madariaga, Ayelen Lopez Ruizek sortutako Kus-Kus taldeak eskuratu du.

Bizkaiko lurralde osorako lehiaketan nagusitu dira gernikar gazteak, guztiak udalerriko Institutoan ikasle direnak. Jakinarazi dutenez, Alonso Sanzek ordenagailu eramangarria eskuratu du. Taldeko partaideek, bestetik, “bakoitzak 100 euroko erosketabonoa jaso du”. Bizkaia mailan izango den taldekako final presentzialera joateko txartela lortu dute azken hauek, “gainerako beste herrietako zortzi talderen aurka aritzeko. Han ere sari ikusgarria izango da irabazleentzat, taldekide bakoitzaren-tzat Iphone 8 bat” eskuratu ahal izango duelarik. Hurrengo hilabetean erabakiko da “noiz eta zelan antolatu final hori, Covid-19ak eragindako egoera kontuan hartuta”.