RTEROKO irudia da. Gernika-Lumoko Errenteria auzoan, Oka ibaiak udalerria bitan banatzen duen zubi inguruan, negu partean, hainbat dira barandan kokatzen diren kaioak. Horietako batzuk, antxeta mokogorriak. "200 txori baino gehiago ba-tzen dira", Urdaibai Bird Centerreko (UBC) arduradunen arabera. Aurtengoan, hala ere, "sorpresa berezia" jaso dute. Batek eraztuna zuen bere hankan. Eta honen datuen arabera, Belgikatik datorren antxeta mokogorriaren migrazioa marraztu ahal izan dute. Euskal Herritik 1.000 kilometro baino gehiago egin ditu, bidaia ikusgarrian.

"Duela hiru aste inguru, Urdaibai Bird Centerreko lagunek esan ziguten kaioetako batek metalezko eraztun bat zeramala hanketan. Une horretan hasi ginen espioitza lan bat egiten, eraztunaren zenbakia lortu eta hegazti horren jatorria ezagu-tzeko". Jakin eta egin. "Kamera eskuan eta autotik bertatik kaio konfiatu talde honetara hurbildu gara eraztunaren bila eta argazki ugari atera dizkiogu. Buelta asko eman ostean, beste ibilgailu batzuen bozina hotsak entzun eta oinezko ba-tzuen harridurazko begiraden ondoren, urte berriarekin batera, lan honek bere fruituak eman ditu". Urdaibaiko Biosfera Erreserbak txoriengan duen erakargarritasuna beste behin agerian geratu da.

Izan ere, eraztundun mokogorriak badu bere historia propioa. "2018ko maiatzaren 20an eraztuna jarri zioten antxeta" da, "Belgikako Berendrecht herrian, Anberesetik kilometro gutxira, Herbehereetako mugatik gertu". Escalda ibaian du bere jatorria. Hala jakin dute, eraztunak emandako datuak Aranzadiko eraztuntze estaziora bidalita, eta honek Euring erakundeak Ingalaterran duen ofizinara jakinarazita. Hala ere, Urdaibai aldean ikusten den lehendabiziko aldia ez da izan. "Dakigunez bi urte dira kaio hau Gernikan ikusi ahal izan dena, baina ziur gaude askoz gehiago direla ale honek gure herrialdean jatorri askotako beste kide batzuekin eman dituen neguak". Eta ornitologia zentrotik diotenaren arabera, beste hainbat kasu ere izan dira azken urteotan. "Aipatzekoa da ere azken urteotan kaio talde honetan Malmotik (Suedia), Gdansketik (Polonia) eta gaurko Belgikatik etorritako aleak identifikatu ahal izan ditugula, irakurritako eraztunen bidez". Izan ere, metalezko pieza horietan jasotzen dituzten datuak erebakiorrak dira euren jatorriari buruzko informazioa jaso-tzeko. Migrazioa da egiten duten prozesua, hegaztiek hainbat kasutan urtero egiten duten bidaia.

Migrazioa

UBCko zuzendari Jose Mari Unamunok dio antxeta mokogorria "oraindik Gernika-Lumon dela". Bada, Iberar Penintsulan urte osoa ematen duten kaio mokogorriak -nahiz eta ez den espezie naguia, baizik eta kaio hankagoriak dira euskal kostaldean gehien ikus litezkeenak-, "baina kasu honetan migratzaile batekin jo dugu". Europatik etorritakoa, zeren "Europako erdialdean eta iparraldean oso ugaria" da. "Bere kasuak zera adierazten du: jatekoa duten lekuetara jo-tzen dutela. Eta Gernika-Lumoren kasuan hala da". Eta urteroko bideari berriz ekin dio. "Urtebete lehenago leku berean argazkiak atera genizkion kaio bera da. Europa erdialdean ugaldu ondoren, neguko hitzordura itzuli da, Errenteriako zubian".

Urtero milaka eta milaka hegaztiek egiten dute Europa iparraldetik Iberiar penintsularako bidea. Horietako batzuek Urdaibaiko Biosfera Erreserba dute geraleku, bidaian zehar egindako geldialdi. Gehienetan, itsasadarreko padurak dituzte gune, baina kasu honetan, baita hiruguneak ere. Gernika-Lumon dagoena da horren adibide.

Ornitologoek hainbat bidai dokumentatu dituzte, Suediako Malmo eta Poloniako Gdansketik heldutako kaioenak kasu

Antxeta mokogorriak hankan daraman eraztun baten bitartez jakin dute UBCko arduradunek bere jatorria: Belgika