- Azkenaldian nabarmenki ari dira ugaritzen Urdaibaiko Biosfera Erreserbako zenbait puntu lotzen dituen oinezkoentzako ibilbide sarea. Azkena, Kanalatik barrena dabilena izango da. Izan ere, Sukarrieta eta Gautegiz-Arteaga udalerrietako Kanala auzoko bide-tartea egin ahal izateko, “BI-3234 errepideko errei bat moztuta egongo da, eta txandaka pasatu ahal izango da, semaforo bidez kontrolatuta”. Lanak dagoeneko hasita udaberrian amaitzeko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendekoa den Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuak sustatutako lanek” Ibarrangelu eta Kanala artean aurretik egindako lanen luzapenaren ondorio dira, eta apirilera arte luzatuko” direla gaineratu dute.

“Jarduketa-ildo honen lorpena Urdaibai Biosfera Erreserbaren Mugikortasun Jasangarriaren Estrategiaren barruan kokatzen da”, azaldu dutenez. Urdaibakos Mugikortasun Planaren zirriborroan ezarritakoaren arabera, hiru dira helburu nagusiak: “irisgarritasuna hobetzea hiriguneko nahiz landa-inguruneko biztanleguneetara eta Urdaibai Biosfera Erreserbako kultura- eta natura-intereseko guneetara; estuarioko eskuin-ertzaren paisaia indartzea eta intermodalitate-puntu desberdinak konektatzea garraio publikoa sustatzea”. Gainera, ibilgailu pribetuaren erabilera gutxitu nahi du Urdaibaiko Patronatoak, “baita atmosferara egiten diren BEG isuriak ere (1.400 t CO2/urte murriztea aurreikusten da)”. Bestetik, mugikortasunari ere mesede egingo dio. Izan ere, Kanalako oinezkoemntzako bideak luzapena emango dio Ibarrangeluko Laidako hondartzara doan oizekoen bideari.

Azken urteotan 24 kilometro sortu dira Urdaibain, “Erreserbako Zerbitzuak hainbat esku-hartze osatu eta sustatu” dituelarik Gernika-Lumo ingurunean eta Urdaibaiko eskuin-ertzean. Hala, 2010etik 2014ra, “Oka ibaiaren goi-estuarioko ondare naturalaren eta kulturalaren leheneratze integrala egiteko eta ondare horri balioa emateko proiektua” landu eta garatu zen. Bitartean, BI-3234 errepidearen ezkerraldean, Ibarrangeluko herrigunearen eta Laga hondartzaren arteko eta Laida hondartzaren eta Kanala auzoaren arteko bide-tarteetan. 2014an ere, Urdaibai Bird Centerrerako bidea hobetu zen, Kortezubiko herrigunea eta Gautegiz-Arteaga lotzen dituena. Eta azkenik, 2”020 urtean zehar, Laga eta Laida hondartzen arteko fasea gauzatu zen”.