Koronabirusak baldinzatutako 2020 urtea amaitzear zela, Bermeoko Udalak legegintzaldian zehar egindako lanari puntuazioa jarri nahi izan dio. Horretarako, Gizaker enpresak egindako azterlanak jarri dio nota herriaren egoerari. Bada, “bermeotarrek 10etik 8,16rekin baloratzen dutela Bermeo bizitzeko leku moduan” azaldu du 400 bizilagunei egindako inkestak. Lanak, hala ere, beste hainbat konturi buruzko galdeketa egitea posible egin du, atzeraka begiraz eta baita etorkizunera ere. Hala, bizilagunek “6,5 puntutik gora baloratzen dituzte azken urtean abian jarritako ekimen gehienak”.

Txostenaren arabera, bermeotarrek 10etik 8,16rekin baloratzen dute Bermeo bizitzeko leku moduan, eta gehienek udalerria “bizitzeko leku segurua (%86,8) eta erosoa (%86,8) delauste dute. Udalerriaren bilakaerari buruzko per-tzepzioari dagokionez, positiboa da; izan ere, %37k uste du Bermeokhobera egin duela, %40k uste du berdin jarraitzen duela eta %19,8k inboluzioa dagoela uste du”. Arazoei ere galdetu du egindako inkestak. Herritarrek hauteman dituzten arazo nagusiak langabezia (%12,5), aparkalekua (%10,5) eta garbitasuna (7) dira”, azaldu dutenez.

“Inkestan aztertu den beste gaietako bat hurrengo hilabeteetarako lehentasunak izan dira; horien artean, hauek nabarmentzen dira: garbitasuna (%20,8), gizarte-babesa (%10), mendekotasuna duten adineko pertsonen arreta (%9,8), eta tokiko merkataritzaren sustapena (%9)”. Bestalde, herritarrek 10etik 6,5 puntu baino gehiagorekin baloratzen dituzte udalerrian azken urtean abian jarritako ekimen gehienak, “eta hauek dira onarpen maila altuena jaso dutenak: Mugiment txartela martxan jarri izana (7,83), Martillo moila bainurako gunea egokitu izana (7,79), udako zinema martxan jarri izana(7,79) eta edukiontzi berriak instalatu izana (7,34)”.

Udal zerbitzuei dagokienez, hauek nabarmentzen dira 10etik 7,5 baino balorazio altuagoarekin: herritarrentzako Berh@z arreta bulegoa, udal egoitza, Bermibus zerbitzua eta udal musikaeskola. “Pandemiaren garaian abian jarritako ekimenei dagokienez, gehienek batez beste 7tik gorako nota lortu dute. Nabarmentzekoak dira bakarrik bizi diren adinekoei laguntzeko zerbitzua (7,78), krisiak gehien kaltetutako sektoreei laguntzeko Nik BermeON kanpaina (7,20) eta gune publikoak garbitzeko eta desinfektatzeko zerbi-tzu bereziak (7,10)”.

Azterlanaren beste puntu garrantzitsuenetarikoa izan da koronabirusaren eragina. Hortik ondorioztatzen da bermeotar gehienek (%85,8) zentzuzkoa ikusten dutela euren etxeetan berriro konfinatzea kutsatzeak gaindituz gero, eta %56,3rentzat agintariak bigunegiak izaten ari direla arauak betetzen ez dituzten isunekin edo zigorrekin. Ildo horretan, %79,8k egokitzat joko luke udaltzainek zaintza areagotzea, maskara erabiltzeko eta gizartean urruntzeko arauak betetzeko”.

Bermeoko udal azterlanetik ondorioztatzen da, baita ere, “Bermeoko herritarren iri-tziz, arauak betetzen ez dituzten biztanleen tasa %10 ingurukoa izango litzatekeela, eta ez-bete-tzeen ehunekoa %39,8koa izango litzatekeela udalerriko gazteenartean”. Hala ere, bermeotarrek “ez dituzte modu berezian urratzen koronabirusaren aurkako arauak beste udalerri batzuetako portaerarekin alderatuta, eta eran-tzukizun soziala nabarmentzen da, herritarrak direlako kutsatzeak saihesteko ardura nagusia dutenak (%67,8)”.

Landa-lana. Azterlana 2020ko abenduaren 3tik 9ra bitartean egin zen, telefono bidezko 400 elkarrizketekin.

Udal gobernua. Bermeotarrek Udalari eta haren kudeaketari buruz duten pertzepzioa positiboa da, “eta 10etik 6,10eko nota lortu dute”. Aritz Abaroa alkateak (6,61 pnturekin) eta gobernutalde berriak (6,29 punturekin) “onarpen maila handia” jaso dute.

Arazoak. Herritarren arazo nagusiak langabezia (%12,5), aparkalekua (%10,5) eta garbitasuna (%7) dira.