Eman ez zen zerbitzua dela eta, Bermeoko Udalak udal igerilekuko abonatuei kuotaren %41,6a itzultzea onartu du. Lehendabizi, hobekuntza lanak direla eta joan den ekainetikinstalazioak itxita egon direnez, horiek erabili ezin izan dituzten denborarengatik, % 16,6 itzultzea onartu du. Bestetik, zifra honi konfinamendu egoeragatik ere kuotaren %25 beheratzea gehitu behar zaio.

Udaleko arduradunek adierazi dutenez, aurten “udal kiroldegiko uretako instalazioetan berregituraketa handia egin da, eta, horri esker, beirate perimetral berri bat eta horma-gortina bat instalatu dira, barruti horiklimatizatutaedukitzeko; herriko Enrique Zubia artistaren horma-irudia zaharberritu da eta zutabeak eta hormak margotu dira; eta igeri egiteko kaleak berrantolatu dira”. Guztira, 537.941,50 euro inbertitu ditu herri-admibistrazioak udal igerilekuko instalazioak birmoldatzeko. Lan guzti hauek “2021eko otsailean amai-tzea” aurreikusi dute.

Bestalde, hobetzeko lan horiek egiten ari ziren bitartean, eguradi txarraren ondorioz igerilekuaren estalkia jausi egin da. “Udala, instalazioaren aseguruarekin koordinatuta, hori konpontzeko lanean ari da. Jarduketa horiek guztiek, kiroldegiko larrialdietarako eskaileraren instalazioarekin batera (lan horretan 151.250 euro inbertitu ziren), udal kiroldegia guztiz egokituz”.