Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiri ofiziala da Bikain izenburupeko euskararen kalitate ziurtagiria, erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duena. Ziurtagiria eskuratu berri du Markina-Xemeingo Udalak, azken hilabeteetan ebaluazioa jaso eta gainditu behar izanez. “Ebaluatzaileek bai herritarrekiko zerbitzu-hizkuntzaren bai beharginen arteko lan-hizkuntzaren adierazleak aztertu dituzte euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa ebaluatzeko”, Udaletik azaldutakoaren arabera.

Joan den irailean eman zuen ziurtagiria jasotzeko lehen pausoa Markina-Xemeingo Udalak. “Erabakia ez da bapatekoa izan, eta nahiz eta aurten gauzatu den azken urteetako euskara planetan jasota egon da. Udalak bere egunerokotasunean darabilen hizkuntza ebaluatzen da bertan. Batetik, Udalak herritarrari begira ematen duen zerbitzu-hizkun-tza aztertzen da; bestetik, udal langileen eguneroko lanean euskarak zenbateko txertatze maila duen”. Lan honetan udal langile guztiek hartu dute parte. “Informazio hori guztia jaso eta aztertu ondoren, ebaluatzaile talde batek udal langileak eta ordezkari politikoak elkarrizketatu ditu, zalan-tzak argitu eta informazioa osa-tze aldera. Covid-19ak eragindako egoera aintza hartuta, elkarrizketa horiek modu telematikoan egin dira aurten”, azaldutakoaren arabera.

Ebaluatzaileek nabarmendu dutenez, “Markina-Xemeingo Udalak bertako herritarrek bizimodua euskaraz egin ahal izateko lan handia egiten du, eta bide horretan jarraitzeko animatu diote”. Azpimarratu dute Udalak herritarren “hizkuntza eskubideak errespetatu, eta, aldi berean, euskara sustatzen duela, jarrera proaktiboa erakutsiz eta euskara erdigunean jarriz. Oro har, Udalaren euskararen erabilera planean jasotzen diren irizpideen sendotasuna eta hizkuntza-politika sendoa azpimarratu dute”, Udaletik zaldutakoaren arabera. “Zer hobetuen artean daude zenbait horni-tzailerekiko harremanetan eta udal-langileen barne-prestakun-tzako ikastaroetan euskararen presentzia sendotzea”, diotenez. Udal ordezkarien esanetan, “ziurtagiria eskuratzea urteetako lanaren aitortza izan da”.