Gabonak ezohikoak direnez, “Gautegiz Arteagako Udalak txikienen ilusinoari euzten lagundu gura du, eta horregatik, Olentzero eta Mari Domingirekin elkarlanean, etxez-etxeko ibiltaldia antolatu du abenduaren 24rako”. Ekimen honen helburua Gabonetako magia ez galtzea da, baina pilaketak saihesten dira, bide batez, guztion segurtasuna areagotzeko.

“Olentzeroak berak herritarre ibidalitako gutun batean, Gautegiz Arteagako Udal akikazginak eta Mari Domingik herriko haur guztiei ilusinoa eroateko egingo daben kalejiraren barriemon dau”, Udaletik adierazitakoaren arabera. “Gabonak oso desbardinak izango dira. Bereziak, guztion artean babe stu behar dogulako, familia, lagunak... Osasun- krisi horrek gure bizitzak nahasi dauz, baina aurton zaila izan bada be, Gabonetako ilusinoa behintzat ez galtzea gura dogu”, azaldu du Juan Felix Naberan Gautegiz Arteagakoalkateak.

Bidaia

Abenduaren 24an, Olentzeroak herrira egin ohi duen bisita bereziaren ordez, Gautegiz Arteagako haurrak Olentzero eta Mari Domingiren zain egongo dira euren etxeetan. Ikazginak Atxarretik jaitsiko da eta honako ibilbidea egingo dau: San Martin baselizatik abiatuko da 16.00etan, hortik Kanale, Isla Goikoa eta 16.20ean Isla Bekora iritsiko dalak alkulaten da. Bere ibilbide bereziak horrela jarraituko du: “Argirreta, Basetxeta eta 16.30etan Zendokizera iritsiko da. Hortik, Mendialdua, Muniategi eta Portura. Ondoren, Ozollo, Gaztelubide, Tabernazarre, Zelaieder eta Arteaga Uria. Hortik, Ikusalai, Orueta eta Zelaieta(17.30 orduak). Bere etxez etxek oibilbidea 17.30etatik 19.00ra Ponponetik jarraituko du, Ibarrekozubi bidea, Iturriondo eta Herriko Plaza. Ondoren, Kaltzaondo, Eleizalde eta Kurtzeko, ibilbideari udaletxean amaiera emonez”. Familia bakoitzak “zain egon beharko” du Udaletxean, “segurtasun eta neurri sanitarioak bermatu ahal izateko”.