Undabasoko basoa handitzea, Lurgaia fundaziaren erronka

Baso bonuak jarri dituzte martxan, Muxikako naturgunean hektarea berriak birgaitzeko

13.12.2020 | 11:51
Lurgaia fundazioak landaketa jardunaldiak antolatzen ditu, ia astero-astero, Undabason.

Ibarrurin, Muxikako udal-mugartean, Urdaibaiko Biosfera Erreserban aurki litekeen altxorretako bat kokatzen da, Undabasoko basoa. Bizkaian, pinu eta eukalipto landaketak dira nagusi, hainbat guneetan. Baina Undabaso ezberdina da. Eta ezberdina da Lurgaia fundazioak bertan daraman ekimenengatik. Aspalditik gaur eguneraino zenbait lursail lortu eta Urdaibaiko "harizti misto handiena" sortzea dute jomuga. Lortu dute jada, herrialdean den handienetakoa eraikiz gainera. Baina horretarako beharrezkoa da jendearen laguntza. Eta Gabonak ate joka direnean, egin litekeen "oparirik jasangarriena" plazaratu dute: Baso Bonuak.

"Zure erosketarekin, dirua biltzen laguntzen diguzu Undabasoko basoan hektarea berriak erosteko eta handiagoa egiteko. Undabaso, datorren basoa kanpainiari buruzko argibide guztia daukazu gure webgunean -www.lurgaia.org-", diote fundazioko arduradunek. Eta aurtengoan ireki duten finantzioazioaren zenbait datu ematen dituzte. "Dagoeneko 200 emaile baino gehiago gara eta 20.000 euro bildu ditugu", finantzioazioaren %45era iritsi direlarik. Helburua, hala ere, %100era heltzen jarri dute. 10, 20, 50 eta 150 euroko bonuak dira salgai, norbanako zein erakundeentzako, baso mistoa zabaltzeko parada ematen dutenak. "Baso zati bat oparitu daiteke", diotenez, "Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren zatitxo bat". Orain-tsu hasitako kanpaina "otsailera arte" mantenduko dutela jakinarazi dute, "nahiz eta gehiago luzatzeko aukera ere" baduten.

Muxikan kokatutako basoan 160 hektarea inguru kudeatzen ditu Lurgaiak gaur egun, baina ekimena orain dela urte batzuk hasi zen gara-tzen. Undabason, "familia lur-jabe batek baso autoktonoz inguratuta bizi nahi zuela erabaki zuen, eta horrela sinatu genuen gure lehen zaintza-akordioa 2008an". "Harrezkero, lursail gehiago eskuratu ditugu eta basoa hazten joan da. Gaur egun, 160 hektarea baino gehiago kudeatzen ditugu Undabason, guztiak basoa berreskuratzeko. Hau da datorren basoa", zehaztu dutenez. Egitasmoaren abantailak, ostera, datozen belaunaldiek gozatuko dituzte. Izan ere basoa oso gaztea da oraindik, baina "azaleran eta biodibertsitatean hazten ari da. Lehen urteetan berreskuratutako eremuek itxura naturala eta oparoa dute jada, eta landare- eta fauna-espezieen hazkundea nabarmena" dela adirazi dute. Lurgaiatik azaldutakoaren arabera, "ez dugu gure lanaren emaitza bere osotasunean ikusiko, baina etorkizuneko belaunaldiei lagako diegu. Beraiek izango dira etorkizuneko baso honetaz gozatuko dutenak".

Jakina da Euskal Autonomia Erkidegoko baso autoktonoek, orain, har zezaketen eremuaren %20 baino ez dutela hartzen. Bereziki dramatikoa da quercus robur motako hariztien egoera, jatorrian zuten azaleraren %95 galdu baitute. Baina Lurgaiak bere filosofiari tinko eusten dio. "Ez da bakarrik zuhaitz autoktonoak landatzea. Egiten duguna ere gure erara egiten dugu". Parte hartze ak-tibora zabaldutako jardunaldien bitartez egiten dute lan, "jendartean ere kontzientzia pizteko".

Parte hartzea Zailtasunak zailtasun pandemiaren osasun neurriengatik, apostua bizirk mantentzen dute eta aurtengoan ere ortu dute enpresen eta norbanakoen lagun-tza izatea. "Egia da gaur eguneko egoerak zailtasunak dakartzala: sei pertsonako taldeak osatu beharra, jendeak beldur diola askotan etxetik irtetzeari, eskularruak eta musukoekin lan egin beharra.. Baina gure horretan mantentzen gara", diotenez. Izan ere, Undabasoko basoa etorkizuneko altxor bizia izan liteke, Urdaibaiko Erreserbako natur- intereseko gune nagusienetakoa. Busturialdeko biodibertsitatearen ikur berria.

noticias de deia