Koronabirusaren pandemiak nabarmen aldarazi du edozein elorretako hainbat elkarteren egunerokotasuna. Baita kirola euren jardun dutenak. Baina, pandemiaren eragina gutxiago somatu duten erakundeak ere badira, Gernikako Arin Arin Atletismo Taldea tarteko. Izan ere, eta nahiz eta “egoera orokorra zaila izan”, ehun pertsona baino gehiago ditu izena emanda aurtengo denboraldiari begira. “Zehazki, joan den irailetik taldeak 156 fitxa egin ditu kategoria desberdinetan, eskola-kirola barne”.Murrizketek taldearen egunerokoa aldatu dute, goitik behera. “Kirol-jarduerari ezarritako murrizketek entrenamendu eta lan saioak mugatu eta baldintzatu dituzte, baina, hala ere, klubak entrenamendu taula pertsonalizatuak ditu atletekin telematikoki lantzeko eta, horri esker, kirolariek partzialki eutsi diezaiekete beren jarduerari eta beren lanaren jarraipenari, betiere banaka”. Gernikarrak gogotsu dira eurenari ekiteko. “Beste kirol batzuetan ez bezala, atletismo oso jarduera egokia da pandemia egoera batean praktikatzeko. Nahikoa da zapatilak, kirol-arropa arrunta janztea eta borondate-indar pixka bat eta, batez ere, bakarka egin daiteke, inoren laguntasunik gabe”. Hori dela eta, “entrenamenduak normalizatzea ahalbidetuko duen egoera datorren bitartean, taldeko atletek entrenamendu-errutina batzuk mantentzen dituzte, banaka ateratzen dira korrika egitera, entrenatzaileek ezarritako jarraibideei jarraituz”.

Gernikako Arin Arin Atletismo Taldearentzako urte borobila izan da aurtengoa. Otsailean Euskadiko Kross Txapelketa antolatuta, eta balorazio oso positiboa eginda, elkartearen etorkizunera begira ere jarri dira. Eta bere jardunean beharrezkoak dira atletak, edozen adinekoak. “Guztira, ehunda berrogeita hamar atleta baino gehiagok eman dute izena klubean denboraldi honetarako: 76 eskola kirolean (aurrebenjaminak, benjaminak eta alebinak); 74 haur, jubenil, junior eta kadete kategorietan; eta 11 senior eta beteranoetan”. Emakumeen presentzia ere gero eta nabarmenagoa da. Hamar atletatik lau, bataz beste, emakumezkoak dira, baina kadete, jubenil eta junior kategorietan ia parekotasun osoa dago nesken eta mutilen artean. “Fitxa gehienak klubean errepikatzen duten pertsonei dagozkie, baina aurten handitu egin da klubean parte hartzera animatu diren kide berrien kopurua, baita adinez zaharragoak direnen artean ere”.

Denboraldia hasita dagoen arren, orindik ezena ematea posible dela jakinarazi dute elkartetik. Bestetik, osasun larrialdiak bai eragin dituela zenbait zailtasun, baliobide ekonomikoen eta finantzabideen arloan. Horrexegaitik, “klubak aparteko diru-sarrerak lortzeko sustatu dituen ekimenen artean, kalitatezko kamisetak jarri ditu salgai Gabonetarako, 30 euroko prezioan, baita 10 euroko musuko edo maskara korporatiboak ere, Gernikako Atletismo Taldearen Facebook eta Instagram kontuetan ikusgai eta eskuragarri daudenak”.