Ostalariei laguntza emateko neurriak hartu dituz Lekeitioko Udalak. Hala, toki. jatetxe eta tabernetako ugazabek ez dituzte erakundearen menpeko diren zergak ordain beharko -terraza, estolderia, zaborra...- itxita dauden bitartean. Gainera, terrazen ordenantza” landuko” dutela aurreratu dute.

Ez dira hauek Lekeition hartu izan diren neurri bakarrak, izan ere martxoan ostalaritzako establezimenduek itxi egin behar izan zuten denbora tarte batean. “Eta berriz irekitzerakoan, galerak berreskura-tzeko asmoz, terrazak jartzeko edota hauen tamaina handitzeko aukera eman zitzaien. Oraingoan ostalaritzako establezimenduek berriz irekitzen dutenerako, “terrazen erabilera arautzen duen ordenantza bat landu nahi da. Orain arte ez da honelako ordenantzarik egon eta egoera berri honek sortutako beharrizanei erantzunez, terrazak bide publikoan jartzeko araubide tekniko eta juridikoak ezarriko dira”. Udal arautegiak zehaztuko du ordutegiak eta egutegiak, besteak beste. Bestalde, ordenantza berria onartu arte “terrazak jartzeko baimena” luzatuko dute abenduaren 31ra arte.