Munitibarko araztegia eta hari lotutako kolektoreak martxan jartzea baino ez zen falta, baina Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak orain dela gutxi eman dio amaiera prozesuari. "Horiei esker herriguneko eta Gerrika, Gerrikaitz eta Totorika auzoetako 500 bat bizilagunen hondakin-urak bildu eta tratatuko dira", zehaztutakoaren arabera. Lan hauen bitartez, azken hiru urteetan gauzatu direnak, "Lea ibaiaren goi-ibarreko ingurumena" hobetuko da, "hondakin-uren tratamendu egokia" bermatuz.

"Ia hiru urte iraun duten obra horiek gauzatzeko 2,7 milioi eurotik gorako inbertsioa egin behar izan da, Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmenaren kontura finantzatu dena". Izatez, instalazio txiki bat eraiki da (24,70 x 12,70 metro koadro), haren zurezko itxiturari eta estalkiari esker "ingurunean primeran integratuta dagoena; halaber, usain txarrak desagerrarazteko sistema bat du, bai eta urrunetik kontrolatua izateko ekipamendua ere". Hala ere, garran-tzitsuena zera da: "Instalazio hori eta hari lotutako kolektoreak martxan jartzeak udalerriko hondakin-uren tratamendu egokia bermatuko duela. Horrez gain, euri-jasa handiak daudenean, tratatu gabeko urak gainezka egitea eta Lea ibaian isurtzea saihestuko da, horrela, ibilguaren goi-ibarreko ingurumena hobetuz". Partzuergotik azaldu dutenez.

Munitibarko hondakin-uren araztegiak "behar bezala" tratatuko ditu jasotako emariak, harik eta ibaira berriro isurtzeko modukoak diren arte, "beti ere Uraren Euskal Agen-tziak (URA) eskatutako ingurumen-irizpide guztiak betez. Obrak egin aurretik, udalerriko saneamendu- eta arazketaazpiegituren sare unitarioa hobi septiko batean amaitzen zen, baina hobien bidezko hondakin-uren tratamendua ez da egokia efluenteak ibilgu naturaletara araztuta eta kontrolpean itzuliko direla bermatzeko". Instalazio hori funtzionatzen hastearekin batera osatu egingo da Lea ibaiaren arro osoko saneamendua, hau da, Munitibar, Aulesti, Gizaburuaga, Amoroto, Mendexa eta Lekeitio udalerrietakoa zehazki. Adierzitakoaren arabera, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak diseinatutako sistema hori honako hauek osatzen dute: araztegi batek, ponpatze-estazio batek, kolektore orokor batek eta horri lotutako kolektoreek, "zeinek Munitibarko herriguneko ur zikinak jasotzen dituzten, bai eta nagusien egoitzetako urak eta sakabanatutako baserri batzuenak". Izan ere, Munitibarreko orografiak lanak zaildu ditu, hainbat direlako udalerrian diren auzune sakabanatuak. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak adierzazo duenez, "kolektore-sareak grabitate bidezko tarte orokor bat du eta hiru konexio-adar: egoitzaren inkorporazioa, Uribai baserriaren inkorporazioa eta Rementeriaren inkorporazioa" direlakoak.

Saturatzeak saihestu

Bestalde, Munitibarko ponpatze-estazioak hondakin-uren araztegian sartzen diren emariak laminatzeko funtzioa izango du, harik eta araztegiaren tratamendu biologikoak bere gain har ditzakeen arte. Horrela, araztegia saturatzea saihestuko dute. "Horretarako, 24 metro kubikoko erregulazio-andel bat dauka, eta, eurite handiak egotekotan, 81,55 metro kubikoko beste ekaitz-andel txiki bat du, Lea ibaiaren ibilguan gainezka-tzeak gertatzea saihestuko duena".

Araztegiak eta ponpaketak, "hondakin-uren tratamendu aurreraturako ekipo teknikoez gain, desodorizazio-sistema bat ere badute; beraz, instalazioa estalita dagoenez, konfinamendumaila bikoitza eskainiko da puntu nagusietan, inguruan usain txarrak eta eragozpenak saihestuz". Era berean, Bilbao Ur Bizkaia Partxuergoko arduradunek zera gaineratu dute: "Ekipo elektrikoak eta urrutiko aginte eta kontrolerako ekipoak ere izango dituela eraikinak", horrela honen kudeaketa hobetuz. Hondakin-uren araztegiaren tratamenduko ur-lerro osoa "zurezko itxitura eta estalkidun eraikin baten azpian dago, hala, paisaian hobeto integratuta egon dadin", diotenez.

Tratamendu egokia. Herriguneko eta Gerrika, Gerrikaitz

eta Totorika auzoetako 500 bat bizilagunen hondakin-urak era egokian bildu eta tratatuko ditu Munitibarko araztegi berriak.

Lea Ibarra. Instalazioa funtzionatzen hastearekin batera osatu egingo da Lea ibaiaren arro osoko "saneamendua, hau da, Munitibar, Aulesti, Gizaburuaga, Amoroto, Mendexa eta Lekeitiokoa".

Desodorizazio-sistema. Araztegaik badu desodorizazio-sistema bat ere, "inguruan usain txarrak eta eragozpenak saihesteko" baliagarri izango dena.