BERMEO. Azken urteetan egin ohi izan den moduan, hemen da Bermeoko saltokien erakusleihoen lehiaketaren edizio berri bat. Aurten hirugarren edizioa ospatu egingo da. Tradizio bihurtzen ari den ekitaldia Bermeoko Udalak keta Bermeo Tuna World Capital elkarteak antolatu egin dute.

Txapelketan kanpoaldera ematen duen erakusleihoren bat daukaten Bermeoko komertzioek parte hartu ahal izango dute eta izena emateko azaroaren 4tik 11ra bitartetan (biak barne) izango dute aukera. Horretarako, Berhaz bulegora hurbilduko beharko dira eta dokumentazioa aurkeztu. Aurten, gainera, sari bikainak emango dira. Izan ere, 7.000 euro banatuko dira sari guztiak kontutan hartuz.

Erakusleihoen lehiaketak herriko saltokiak indartzeko eta herrian kontsumoa suspertzeko helburua du eta “Nik, BermeON” kanpainaren barruan garatuko da. Aurtengo gaia honakoa izango da: Bermeoko nortasuna eta izaera. Esan bezala, 7.000 euro banatuko dira sari ezberdinetan:

  • Erakusleiho onenari saria, Bermeo Tuna World Capital elkarteak aukeratua: 3.000 euro.
  • Erakusleiho onenari saria, epaimahaiaren bozketa: 2.000 euro.
  • Erakusleiho onenari saria, herritarren bozketa: 1.000 euro.
  • Herritarren parte-hartzea saritzeko 4 sari egongo dira, bakoitza 250 eurokoa.

Txapelketak Bermeo Tuna World Capital elkartearen laguntza dauka eta elkarteak sari berezi bat emango du hegaluzea zein hegalaburra eta arrantza jasangarria nabarmentzen duen erakusleihorik onenari, eta horrez gain, jasangarritasunarekiko sentsibilitatea erakusten duenari. Bermeoko Udalak lehiaketan parte hartzeko deia luzatzen die herriko komertzio guztiei eta herritarrak bertoko dendetan erosketak egitera animatzen ditu.