lehentasunetako bat zen, aurrekontua egiteko zabaldu zen prozesu partehartzailean bermeotarrek zehaztu zutenez. Bada, Bermeoko Udala herriko argiteria publikoan zenbait hobekuntza egiten hasia da dagoeneko. “Hobekuntza hauek egiteko 17.000 euroko inbertsioa egingo da urte honetan”, azaldutakoaren arabera.

“Hobekuntza-lanak, herritarrek adierazitako lehentasunak kontuan izanik, Almikebidean, Erreten Lameran, Traken eta Talan egingo dira”, diotenez. Kasu ba-tzuetan, farolak tokiz aldatuko dira, baina beste batzuetan argi puntu gehiago jarriko dira eta, beste zenbaitetan, argiaren norabidea aldatuko da, egoera hobetze aldera. “Hori bai, lan hauek guztiek helburu bera izango dute: Bermeoko puntu horietan argiteria publikoa hobetzea, puntu ilunak ekiditze aldera”. Lanak abenduaren hasierarako bukatuta egotea aurreikusten du Bermeoko Udalak.

Hobekuntza hauek Bermeoko Udal gobernuak legealdi hasieran markatu zituen ardatz estrategiko birekin daude lotuta: Bermeo argi eta Bermeo segurua arda-tzekin, hain zuzen ere. Izan ere, Udalaren arduradunek adierazi dutenez, “helburu estrategikoetako bat da herriko eta herritarren bizi kalitatea hobetzea”.