Bizkaiko bihotzeko eskualdeak bitan banatzen dituen bidea, Foru Aldundiak herrialdearen historian murgiltzeko aukera paregabea eskainiko du irailean zehar. Kultura sailak antolatuta, Bizkaiko jaunak foruak sinatzen zituen tokiak ezagutzera emango dituzte, bost jardunalditan banatuta. Bilbo, Larrabetzu, Gernika-Lumo eta Bermeo lotuko ditu egitasmoak, irailaren 18, 19, 20, 26 eta 27an zehar egingo diren ibilbideei esker. Bisita gidatuek hainbat altxor deskubri-tzeko parada eskaniko dute, bai ondareari dagokionez eta baita antzinako usadioei dagokienez ere.

Bilboko Unamuno plazatik hasiko da ibilbidea, Lezamarantz jo-tzeko eta Larrabetzun amaitzeko, lehen jardunaldiari dagokionez. Tartean Andra Mari Eliza (XIII. Mendekoa) eta San Emeterio eta San Zeledonio zin-elizak bisitatu ahal izango dira, lehendabidizko etapari amaiera emateko. Bigarrenari dagokionez, eta Busturialdera salto jada eginda, Bizkaiko parrokia zaharrenetarikoa den Morga udalerriko Gerekizko Done Eztebe baselizan egingo dute geldialdia, Gernika-Lumora iritsi aurretik. Nola ez, jardunaldia Ba-tzarretxean eta zin haritzan bukatuko dute, ostean Andra Mari eliza bisitatzeko. Azken etapa Bermeorainokoa izango da, Urdaibai hegoaldetik iparralderako norabidean zeharkatuz, aldez aurretik Foruko Tourseko Martin Deunaren eliza edota Busturiko Axpeko Andra Mari elizaren "Errege Katolikoen estiloko portada interesgarria arakatuz", azkenik Bermeoko Santa Eufemia zin-elizara helduz. Etapa guzti hauek irailaren 18aren eta 27aren bitartean egingo dituztela aureareratu dute Bizkaiko Foru Aldunditik, oinez zein autobusez egingo diren bost jardunalditan.

"Estruktura instituzionalaren eta gizarte egituraren ondorioa da zin-ibilbidea eta gure historiaren zati garrantzitsu", Aldundiko bozeramaileek gaineratu dutenez. Euskeraz zein gaztelaniaz egingo dituzte bisitaldiak, gehienezko 30 pertsonako taldea eratuz eta osasun-egoera baldintzatzen dituen neurriak hartuz. Ibilbideen bitartez, herrialdearen historian murgildu ahal izango dira partehar-tzaileak. "Bizkaiko Jaunak foruak zin egiteko egindako bidea ibiliko da; izan ere, egintza hotsandiko funtsezko ekitaldi bat izan zen, eta garrantzi handia izan zuen iraganean erregearen eta bizkaitarren arteko harremana finkatu eta adostasunetara iristeko. Eraginak bizirik dirau gaur egun ere, eta gure lurralde historikoko berezitasuna defini-tzen laguntzen" du. Bilbon hasten zena, Busturialdearekin lotura estua du. "Gernika-Lumo zuen erdigunea eta Bermeon amaitzen zen. Bizkaiko Foruak zin egiten ziren lekuak eta monumentuak bisitatuko dira" ekimenari esker, ondareari buruzko hainbat datu eskainiz.

Bada, Bizkiko zin-ibilbidean zehar ibiltzea "aukera ederra da gure komunitatearen historiaren atal garrantzitsu bat uler-tzeko". Izan ere, antzina izan zuen garrantziaren lekuko dira bisitatu diren eraikinak, Bisitak bi modutan egin daitezke: oinez (hiru etapatan) edo autobusez. Lehen kasuan, irailaren 18an, 19an eta 20an izango dira. Bigarrenean, irailaren 26 eta 27an. Jardunaldi guztietako etapetan aurreikusitako iraupena 6 ordukoa da. "Lau ordu ibiltzen eta bi ordu zin-bidearekin lotutako eliza edota monumentuak azaltzeko", diote antolatzaileek. Eta "bi helburu nagusi dauzka bisitak: bata da gure historia ezagutaraztea; bestea, zehatzagoa, Bizkaiko Foruen funtsean barneratzea, bere ezarpen-mekanismoetako batzuk ulertzeko", gaineratu dutenez. Lehen aldiz jarri zuten martxan egitasmoa 2018an. Eta azken urteetan izandako harrera onak bere horretan mantendu ditu.

Bestetik, eta koronabirusak eragindako egoera dela eta, egun guztietan araututa dauden higiene-neurriak eta prebentzio-neurriak bete beharko direla gaineratu dute Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramaileek. Azaldutakoaren arabera, informazio guztia eskuragarri dago www.bizkaikoa.bizkaia.eus web orrian. Azkenik, interesa dutenek "erreserbak egiteko 688.856.689 telefonora deitu beharko dute edo mezu elektronikoa bidali beharko dute helbide honetara: ibilbideak@bizkaia.eus".

Jardunaldiak. Bizkaiko zin-bideko geralekuak bisitatzeko aukera egongo da irailaren 18, 19, 20, 26 eta 27an. Bilbon hasita, eta Larrabetzu eta Gernika-Lumo bisitatuta, Bermeon emango zaie amaiera bisitaldiei. Bi modutan egin daitezke: oinez (hiru etapatan) edo autobusez (beste bi egunetan zehar).

Helburuak. Antolatzaile lana egiten duen Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura sailaren arabera, "bi helburu nagusi dauzka bisitak: bata da gure historia ezagutaraztea; bestea, zehatzagoa, Bizkaiko foruen funtsean barneratzea, bere ezarpen-mekanismoetako batzuk ulertzeko".