- Dena zuten prest, baita esleipena ere. Baina koronabirusak eragindako larrialdiak, eta pandemiak eragindako osasun eta ongizate beharrak asebetzeak, plan guztiak zapuztu zituen. Larrotegiko futbol zelaian egin behar zituen hobekuntzak moteltzea erabaki du Lekeitioko Udalak. Orotara 500.000 euro gorako inbertsioa egin nahi da, kirol instalazioak bi facetan biziberritzeko. Planak, hala ere, mantentzearen aldeko da udal administrazioa. Bada, Bizkaiko Foru Aldundiaren Udalkutxaren esperoan dira.

Udalak ez du baztertzen proiektuan. "Egin, egingo da; nahiz eta erritmoa moteldu beharko dugun", dio Lekeitioko alkate Koldo Goitiak. Bada, lanekin urte honetan bertan hastea ez dute alboratzen, beti ere beharrezko finantziazioa lortzen baden. "Koronabirusak sortutako egoera da orain Udalaren lehentasuna, beharra duten lekeitiarrei laguntza ematea. Eta Larrotegiko proiektua errealitate bihur-tzeko, aldez aurretik jakin behar dugu Udalkutxatik zenbat diru helduko zaigun". Bizkaiko udalen finantzaketarako funts nagusia da Udalkutxa.

Larrotegiko hobetzeko ekin-tzak ez adjudikatzea erabaki zuen Udalak, pandemiaren egoera zela eta. Alarma-egoera eta normaltasunerako itzulera indarrean izan diren heinean, Udalk aurreikuspenak aldatu behar izan ditu, baina jakin badaki " diru-sarrerak gogoz murriztuko dira. Honez gain, gastuak gehitu edo behintzat zertara zuzentzeko aldatu beharra izango da". Bada, Goitiak "aurten hastea espero du, sikiera hobekuntza txikienekin. 25 urte bete ditu aurten Lekeitioko futbol zelaiak, eta urte guzti hauetan zelaiaren erabileraren ondorioz, "berrikuntza lanak egitea beharrezkotzat jotzen da. Jokalarien lesioak edo istripu txikiak saihestu, argiteria hobetu, joko zelaia zabaldu eta luzatu, futbol zelaiko eremuaren itxiera hobetu, gradak hobetu, eta abar". Gainera, beharrizan berriak sortu dira eta horiek betetzeko egokitzapen lanak ere egingo dira.

Izatez, joko eremuaren tamaina handitzea izango da proiektuaren helburu esanguratsuena, araudiak zehazten duen neurrietara egokituz. Hori horrela, luzeran bi metro gehiago izango ditu berdeguneak eta metro bat zabaleran, bandak ere zabalduz. "Horretaz gain, zelaia inguruan dagoen argiztapena egokitu eta ureztapena ere berriztuko da. Datorren urterako utziko da, zelai artifiziala aldatzea ere erabaki dute, "514.932,27 euroko kostua izango dute fase guztietan egingo diren lanek. Larrotegin egingo diren lan hauek bi fasetan burutuko dira. Aurten berdegunearen zabaltze lanak egiteko dena prest utziko da, argiteria aldatu, inguruko itxidura eta beste lan batzuk egingo dira eta hurrengo urtean berriz, zelaia zabaldu eta belar artifiziala berriztuko da", ziotenez.

Zelaia. Larrotegiko joko eremuaren tamaina handi-tzea izango da proiektuaren helburu esanguratsuena, "araudiak zehazten duen neurrietara egokituz. Hori horrela, luzeran bi metro gehiago izango ditu berdeguneak eta metro bat zabaleran, bandak ere zabalduz".

Ingurunea. Horretaz gain, aurten 25 urte bete dituen Lekeitioko futbol zelai inguruan dagoen "argiztapena egokitu eta ureztapena ere berriztuko da". Udalak argiztapen lanei ekin nahi die aurtengoan.