- Itsasora begira bizi den herria da Bermeo. Kresalez bustitakoa, honek udalerriaren nortasun eta bizimoduari bere berezitasuna eskaini dio. Ondarean du eragin, hurbileko gastronomian hain bereizgarri duen kontserba sektorea delarik adierazgarririk nagusienetakoa. Eta herriako kontserba produktuen ezagutzan eragiteko, Bermeo Tuna Tasting izenburuko dastaketak jarri dituzte martxan, Bizi Bermeo delako ekimenaren barnean. Atzo izan zen azkenaurreko hitzordua, Zallo eta Campos enpresen eskutik. Hegaluzeaz, "Bermeoko altxor gastronomiko" modura ezagutzen denaz dastatzeko aukera ematen dute, baita arrain honen ekoizpen-kateaz gehiago jakiteko ere.

Segurtasun neurri guztiak kontutan hartuta, Ertzila dorrean kokatzen den Arrantzaleen Museoak hartzen ditu ekimen guztiak, Bermeo World Tuna Capital (BWTC) eta Turismo Bulegoaren antolakuntzaz. Jomuga sinplea da: Bermeok itsasoarekin lotuta duen ondare guztia balioan jartzea eta ezagutzera ematea, bai bermeotarrei eta baita bisitariei. Eta hegaluzearen dastaketak horretarako dira baliagarri. Izan ere, hamar minutu inguruko hi-tzaurreaz gain, eta osteko BWTCen bideo bat ikusita, partehartzaileek kontserba-enpresen produktuak dastatzeko aukera dute. Dastaketari ekin aurretik, hala ere, enpresen tartea da. Eta atzokoan, Antzi Labururen (Campos) eta Aiora Olalderen (Zallo) txanda izan zen.

Hegaluze eta atun espezie desberdinak, enpresek egiten duten prozesu osoaren azalpena edota bisitarien zalantzak argitu zituzten Laburuk eta Olaldek. Hegaluzea nola mozten duten, arraina egosteko erabiltzen duten olio klasearen eta produktua bera nola enpaketatzen zuten izan zuten hizpide, besteak beste. Baita bete hainbat datu argigarri ere eman zituzten. "Gure langileen %75 emakumea da", zion Laburuk. Emakumeen eskuek egiten baitituzte atun latak, "procesuaren atal hori eskuz egiten delako". "Etxean egoten den modura egiten dugu guk, tamaina industrialean hori bai. Makinak enpakazioan baino ez ditugu erabiltzen", zioen Olaldek.

Bada, arraina porturatzean duen tamainaz eta beronen trazabilitatearen inguruko erantzunak eman zituzten, bertaratutakoen galderen ostean. Ez zen itaunik erantzun gabe gelditu. Ostean, Martin Lucas sukladariaren txanda izan zen. Hiru pintxo eskaini zituen, bertaratutakoek bapo jan zituztenak. Beti ere, "hegaluzez eginikoak. Base horrekin egiten diotugu, nahiz eta inguruko beste heinbat produktu erabili ahal diren".

Hainbat datuk eskaintzen dute hegaluzearen negozioak Bermeon zein motako tamaina hartu duen. Ontzian itsaso zabaletik hasita -Kantauri itsasoan, eta ozeano Indiko eta Pazifikoan-, enpresen eskuetataik pasata eta supermerkatu baten edo taberna baten jaten den arte. 50 ontzi atunkari eta baxurako beste 25 dira bermeotarrak gaur egun; tunido tropikalen harrapeketen %50 dira herriko enpresetakoak; zuzeneko eta zeharkako 6.000 enplegu baino gehiago eragiten ditu... gastronomia aldetik ere, arrain bereizgarria da. Dastaketez gain, halar ere, Bizi Bermeok beste hainbat eskaintza ditu Bermeoko hegaluzeaz jarduteko, eta herriko arrantza ondareaz gehiago jakiteko: ostiral eta larunbatetan Kofradiara bisitak edota egunero hainbat tabernek eskaintzen duten Tuna Pintxo Tour. Hala ere, nabigatzeko aukera ere ematen dute, Gaztelugatxe ezagutzeko parada eta kotsa inguruko geologiaz ari-tzeko, Udala, BWTC eta hainbat eragileren lankidetzan oinarrituta.

Bada, Tuna Tastingari dagokionez, datorren abuztuaren 26an udako hurrengo saioa egingo da, Serrats, Arroyabe eta Cusumano kontserberen eskutik. Erreserbak egiteko aukera zabalik da, beraz, Turismo Bulegora hotseginda (946179154 zenbakian). Zazpi saioren ostean, hauxe izango da Bermeoko altxor gastronomikoaz gozatzeko azken aukera.