- Otsailean izandako euriteek Oleta auzoko bide bat "bereziki kaltetu" zuten. Bada, Foruko Udalak berriki amaitu ditu berau konpontzeko lanak, premiazko izanpideak egin ostean, ia 20.000 euro baliatu ostean.

Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izan dute lanek, "ezustekoetarako laguntza-atalaren bidez. Laguntzaren zenbatekoa aurrekontu osoaren %81 izan da, hau da, 15.842,92 euro", gaineratu dutenez. Konponketa-lanetan bestetik 10 metro luze sartu ziren, "bideari eusteko neurri moduan, askatutako bidearen zatia materialez bete zen eta arrakalatutako hormigoizko lauza birjarri zen", Udaletik diotenaren arabera.

"Auzotarren bide-segurtasuna bermatzeko" helburua izan dute Oleta lanek, eta bitartean bizilagunei "joan-etorria modu seguruan" egiteko aukera ere eskaini zaie.