- Osasun neurri guztiak hartuta, bihar Gernikako igerilekuak zabalduko dituzte. Udalak aurreratu zuenez, "estalitako bi igerilekuetan zortzi pertsonak erabili ahal izango dituzte igerian eta txapotean, bakoitza bere aldetik eta modu antolatuan. Bi kaleetako bakoitzean pertsona bakarra egongo da igerileku handian, gehi igerileku txikia, familia unitate baten kasuan izan ezik, ez baitu erabiltzaileen mugarik izango".

Kopurua murrizteaz gain, iraupena kontrolatuta egongo da. "Uretan gehienez 30 minutu eman ahal izango dira, bi igerilekuetan, erabiltzaileen txandakatzea errazteko". Nahiz eta horrelako neurriak ezarri, "erabiltzaileek armairuak eta aldagelak erabili ahal izango dituzte".

Igerilekura joan aurretik, Gernikako biztanleriak hitzordua eskatu beharko du 94 627 00 45 telefonoan, bi egun lehenago. Ordutegia astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 22:00etara izango da. Larunbatean, berriz, 8:00etatik 13:00etara. Igande eta jaiegunetan itxita egongo dira. Eguerdiko geldialdian igerilekuetako garbitzaileek aldagelak, armairuak eta komunak desinfektatuko dituzte.