Garapen estrategiak eta bizitza alternatibak, bai Urdaibaiko Biosfera Erreserban eta baita Euskadin. Gako horiexek izango dituzte hizpide datorren uztailaren 27an eta 18an Busturiko Madariaga dorretxean egingo den EHUren udako ikastaroan. Gernika Gogoratuz-ek, Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean, bosgarren edizioak Juan Jose Ibarratexe lehendakaria ekarriko du Busturialdera, Euskadik munduan duen txokoaz ariko dena.

“Eragile anitzen artean ikuspegi eta proposamen desberdinak partekatzeko espazio berri bat errazteko helburuarekin”, jardunaldiak eztabaidarako gune bilakatuko dira. Eta bertatik pasako dira hainbat aditu, tartean EHUko hainbat irakasle: Ramon Zallo, Roberto Bermejo Gómez de Segura edota Imanol Zubero, tartean kazetariak -Luis Rodriguez Aizpeolea- edota idazleak izango direlarik -Luisa Etxenike-. “Batez ere bazterturiko sektoreekin edo eztabaida horietan gutxiago parte hartzen dutenekin (ikasle gazteak, emakumeak, adinekoak, migratzaileak, langabetuak ...)” partekatu nahi dituzte jardinaldiok, “eta bizitza alternatiba hobeen alde lan egiten” dutenentzako espazio izango dira.

Ekimenari inaugurazio instituzionalarekin ekingo diote, non EHUko Euskera saileko rektoreorde Jon Zarate, Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendari Aitor Zulueta Telleriaeta Gernika Gogortuzeko uzendari Maria Oianguren izango diren. Hitzordua datorren astelehenean -uztailak 27- jarri dute, goizeko 09:00etatik aurrera. Ostean ariko da Ibarretxe. Eta eguerdirako Urdaibaiko alternatibez jardungo dira ordubetez EHUko Bermejo Gomez de Segura -Ekonomia Iraunkorreko maisua- eta Miren Onaindia -Ekologia katedraduna-. Arratsalde partean, 16:00etatik aurrera, Erreserba Biosferari buruzko dokumentala eskainiko da, Territorios en Conflicto delako proiektutik eratorritakoa, eta hitzaldi horizontala egingo dute inguruko elkateen arduradunen eta erakundeetako arduradunen artean.

Hurrengo egunean, uztailak 28, Zallo eta Rodriguez Aizpeolea solastuko dira, euskal kulturak aro digitalean duen txokoaz. Ostean Zubero eta Etxenikek euskal gatazkaren osteko elkarbizitzari buruzko euren gomutak plazaratuko dituzte. Jardunaldiei amaiera emateko bertso saioa eskainiko dute Onintza Enbeita eta Ander Elortegik.

Antolakuntza. Gernika Gogoratuz-ek, Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean, udako topaketaren bosgarren edizioa antolatzen dute. Eskualdeko beste eragile batzuren parte hartzea ere bada, Gernikatik Munduraren edota Urdaibaiko Patronatoaren kasuan.

Partekatua. Jardunaldien antolatzaileek “proposamen desberdinak partekatzeko espazio berri bat erraztea” dute jomuga, batez ere “bazterturiko sektoreekin edo eztabaidaetan gutxiago parte hartzen dutenekin eta bizitza alternatiba hobeen alde lan egiten dutenekin”.