- Orain dela zortzi urte ekindako proiektuak eragindakoa, Urdaibai Bird Centerrek Afrikatik itzulitako arrano arrantzaleak behatzeko doako irtenaldiak eskainiko ditu abuztuan zehar Gautegiz Arteagan kokatutako ornitologia zentroak. Arrano arrantzaleak ikusteko aukera paregabea eskain-tzen duten bisitaldiak, Biosfera Erreserban barneratzeko parada ematen dutenak, abuztuaren 7, 14, 21 eta 28an egingo dira. Horretarako zentroarekin hitzartu beharko dira. aldez aurretik, eta koronabirusak eragindako egoerara egokituko dira: hamar pertsonak parte hart ahal izango dute irtenaldi bakoitzeko.

2013 eta 2017 urte bitartean "Eskoziatik ekarritako 60 arrano gazte askatu ziren. Arrano gazte horiek Highland Wildlife Foundation delako taldeko adituek habi desberdinetatik ekarri zituzten hiru edo lau aste zituztenean". Aranzadi Zientzi Elkartearen biologo eta adituen talde batek "monitorizaturiko egokitze prozesua bukatu ondoren irailaren erdialdean arranoak Afrikarantz abiatu ziren", jakinarazi dutenez. Ekimenean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK erakundeek parte hartzen dutela nabarmendu dute.

Urtero etortzen dira askatutako hegazti hauek Urdaibaiko hezeguneetara -baita Kantauri itsasoko hainbate hezeguneetara ere-, eta aurtengoan "lau irtenaldi antolatuko dira Afrikatik Urdaibaiko paduretara itzulitako arranoak behatzeko". Hauek Urdaibain eskainiko dira, beti ere ingurunearen egoera behar bezalakoa baden. Ekimenean parte hartzen dutenek proiektu honen gaineko azalpenak jasoko dituzte, ekimenaren nondik norakoak ezagutaraziz.

"Irtenaldiak Oka ibaiaren eskuinaldetik burutuko dira, arrano arran-zaleak baldintza hoberenetan behatu ahal izateko aukera hobea dagoelako. Ibilbidean zehar arranoak ikusteaz gain", Urdaibaiko Biosfera Erreserbak eskaintzen dituen beste aukera ba-tzuk ere plazaratuko dira. "Hainbat alor desberdin jorratuko dira: paisaia, arranoen bizilekua eta espazioa partekatzen duten hegaztiak behatuko dira", Urdaibai Bird Centerreko arduradunek azaldutakoaren arabera. Irteerak abuztuaren 7, 14, 21 eta 28an izango dira, eta koronabirusak eragindako eragindako osasun-neurri guztiak beteko dituzte.

"Covid 19-tik eratorritako pandemia dela eta, taldeak gehienez 10 pertsonara murriztuko dira", ornitologia zentrotik zehaztukoaren arabera. Bestetik, osasun egoerak eragiten dituen neurriak zorrotz bete behaeko dira, bai bisitarien distan-tzia dagokionez eta baita musukoaren erabilerari dagokionez. Bestetik, zailtasunak zailtasun, "irtenaldi horietan parte hartzeko derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea telefono zenbaki hauetara deituz 94 625 11 57 / 699 83 92 02". Bisitaldietan parte hartzeko Gautegiz Arteagako Oruetan auzoan dagoen erikinera jo beharko da.

Egunak. Urdaibaiko Biosfera Erreserban barrena egingo diren bisitaldietan parte hartzeko egunak abuztuaren 7a, 14a, 21a eta 28a izango dira. Goizeko 10:00etan hasiko dira, Urdaibai Bord Centerrek Gautegiz Arteagan duen eraikinean.

Segurtasun-neurriak. "Covid 19-tik eratorritako pandemia dela eta", taldeak gehienez 10 pertsonara murriztuko dira. Segurtasun neurriak zorroztasunez beteko direla zehaztu dute Urdaibai Bird Centerreko arduradunek. Parte hartzeko aukera zabaldu dute, 94 625 11 57 edota 699 83 92 02 zenbakietara hots eginez.