- Udalak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana jarri du abian. “Izapide horrekin hasiko da herritarren partaidetza-prozesua planaren barruan, eta osasun arrazoiak direla fase hau ezin izango da presentziala izan; beraz, hala nahi duten erakundeek edo herritarrek irailaren amaierara arte izango dute aukera iradokizunak aurkezteko, berdintasuna@gernika-lumo.net posta elektronikoaren bidez”.

Udazkenean berdintasunaren arloan erreferenteak diren eragile sozialekin “harremanetan jartzea aurreikusi “ dute Udaleko arduradunek, “hala nola ikastetxeekin, udalerriko Berdintasun Kontseiluarekin edo tokiko elkarteekin, besteak beste”. Irati Martínez Agirrezabala Berdintasunerako eta Herritarren Partaidetzarako zinegotziak adierazi duenez, laugarren edizio honek “beharrezko tresnak emango dizkio udalerriari emakumeen eta gizonen eta LGTBI kolektiboa osatzen duten pertsonen arteko berdintasun eraginkorra berma-tzeko, bai eta edozein diskriminazio mota desagerrarazteko ere, asmo handiko partehartze prozesu baten bidez”.